(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Parlamentuko presidenteak Sanz Presidentearekin lehenengo bilera instituzionala egin du asteartea, 2007.eko ekainak 26

26a Nafarroako Parlamentuko Presidenteak, Elena Torres Miranda, gaur goizean, Nafarroako Jauregian, Sanz Presidentearekin lehenengo bilera egin du, erakundeen arteko kortesia harremanen barruan. Horrela adierazi du Parlamentuko Presidenteak berak, Nafarroako lehenengo agintariarekin izandako elkarrizketa amaitu ondoren.


Gobernuko Presidentea eta Parlamentuko Presidentea

Agurtzen, elkarrizketa hasi baino lehen ( irudia handitu )

Aipatutako bilera ondoren, Elena Torres andreak hitzaldi labur bat eskaini du, eta bertan adierazi du Ganbera hiritarrei gerturatu nahi diela, hartzen diren erabakietan parte hartzeko. Gogorazi du ere parlamentarioak profesionalizatu ondoren, guneak egokitu behar direla, beraz, UPN alderdiko laguntza jaso du, Sanz Presidenteak eskainita.


Bestalde, Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, bisita instituzional honengatik eskerrak eman ondoren, aipatu du Presidentea aukeratzeko aukerazko egutegia zehaztuko litzatekeela, hala badagokio, hurrengo datetan: ekainaren 28a, kontsulten txandaren hasiera; uztailaren 3a, izangaiak hitzaldia edo programa irakurtzea; uztailaren 4a, gehiengo absolutuaren bozketa; eta uztailaren 5a, gehiengo soilaren bozketa.


Horretaz gain, Miguel Sanz jaunak aipatu du bere alderdiak ez duela izangairik aurkeztuko aurkako baino aldeko boto gehiago izatearen bermea ez bada existitzen eta esan du UPN alderdiaren ez dagoela bera ez den beste izangairik. Horri dagokionez, behin eta berriro errepikatu du kaltegarria dela hiritarrengan konfiantza eza sortarazten duen egoera bat luzatzea, izan ere bi irteera besterik ez ditu eskaintzen: abertzale joerako Gobernu bat edo konstituzio joerako Gobernu bat. Hain zuzen ere, PSOE alderdiak UPN alderdiarekin koalizio Gobernu bat edo legealdiko itun bat aukeratu dezake. Horrela, Hobeagotzearen alde egiten da, "eta hura komenigarriena da". Hala ere, Gobernuan abertzaleak izanez gero, ez litzateke hori gertatutako eta "gero eta Nafarroa gutxiago izango litzateke".


"Adierazi nahi dut –aipatu du Sanz Presidenteak- sortzen den edozein formula ez dela kasualitatetik eratorriko, politikan ez baitago ezer dohainik" Horretaz gain, esan du ere Puras aterako balitz, boto abertzaleekin izango litzatekeela, baina ez UPN alderdikoekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa