Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak, Drogamenpekotasunen Foru Planaren bidez, "parrandan" ateratzen diren 15 eta 24 urte arteko gazteei zuzenduriko droga kontsumoa prebenitzeko kanpaian bat abian jarri du, aisialdian erabakiak hartzean duen garrantzia nabarmentzeko eta festan portaeran norberaren kontrola sustatzeko helburuarekin.
Kultura eta Turismo Departamentuak irakurketa eta informazioko teknologia berriak (IKT) sustatzeko laguntzen deialdia ebatzi du, aurtengo urteari dagokionez. Bertan, 62 liburutegi publiko lehiatu dira. Diru-laguntzen zenbatekoa 59.970 euro dira.
Uztailean 1ean, Nafarroan, udako merkealdia hasiko denez, abuztuaren 31 arte, Nafarroako Gobernuaren Industria eta Teknologia Departamentuak, bere Kontsumo Zerbitzuaren bidez, indarreko legeak gogoarazi ditu eta kontsumitzaileei hainbat gomendio egin die.