(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilariak bihar Zaragozan "Navarra. Impulso permanente" erakusketa inauguratuko du osteguna, 2007.eko ekainak 28

Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón, bihar, ostirala, hilak 29, Zaragozako Nafarroa Etxean (Santiago kalea, 27) inauguratuko du "Navarra. Impulso permanente" izeneko erakusketa, Nafarroako Gobernuaren Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak sustatuta, Espainiako beste herrietan dauden Nafarroako Zentroen eta Etxeen laguntzarekin.


Inaugurazio ekitaldia Nafarroako Etxean bertan izango da 20:00etan eta bertan Nafarroako Etxeko eta Nafarroako Etxeetako Federazio Nazionaletako presidenteak ere bertan hartuko du parte, Rosa María Ibáñez.


Erakusketa Zaragozan bisitatu ahal izango da uztailaren 15a arte, eta bertan, Foru Komunitateak eskuratutako lorpen nagusienak erakutsiko dira, iraganekoak zein orainaldikoak, baita horiek lortzeko hiritarrek egindako esfortzu arduratsua eta etengabea ere. Azken hamarkadetan lortutako ondare historikoari eta gizarte aurrerapen handienei erreferentzia egingo die. Bertan, hamabi panel, bost ikus-entzunezko eta bestelako elementuak izango dira. Nafarroako Gobernuak sustatutako jardueren barne txertatzen da, Forua Hobeagotzearen XXV. Mendeurrenaren esparruan.


Urte honetan zehar, erakusketa Nafarroako Etxeak dituzten Espainiako hirietatik zehar ibiliko da. Dagoeneko, Bilbon eta Valladoliden erakusgai izan da, eta uda ondoren, Madrilen, Bartzelonan, Sevillan, Valentzian, Burgosen, Logroñon, Gasteizen, Barakaldon eta Santanderren ezarriko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa