(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Cuatro Vientos Institutuak irabazi du ‘Jóvenes Emprendedores en la Formación Profesional’ izeneko negozio ideien lehiaketa osteguna, 2007.eko ekainak 28

"Beerroute" proiektua garagardoaren eta aipatutako produktuko kontsumoarekin lotutako zerbitzuen salmenta eta inportazioan espezializatutako lokal batean datza. Iruñeko Cuatrovientos Institutuko ikasleen talde batek aurkeztu du, eta gaur, ‘Jóvenes Emprendedores en la Formación Profesional’ izeneko bederatzigarren edizioko Negozio Ideia hoberenaren saria jaso du.


Irabazleen irudia.

Irabazleen irudia. ( irudia handitu )

Saria Nafarroako Hezkuntza Departamentuak eta Enpresa eta Berrikuntzako Europako Zentroak (CEIN) antolatuta da. Azken erakunde hau, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari atxikitako elkarte publikoa da. Sariaren helburua lanbide heziketako ikasleengan ekintzaile espiritua sustatzea da.


Ekitaldian honako hauek izan dira: Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako eta Enpresako sailaren burua, José María Iñigo San Gil; Pilar Irigoyen Ostiz, CEIN zentroko Ekintzaileen arloko zuzendaria; Javier Erquiaga, Nafarroako Kutxako Fundaziotik; eta Cristina Arcaya, Nafarroako Lan Zerbitzuko Lan eta Prestakuntza Behategiko zerbitzuaren zuzendaria.


Negozio ideia hoberenaren lehenengo saria 2.000 eurokoa da eta oraingo honetan "Beerroute" proiektuak jaso du. Honakoan datza: garagardoaren eta aipatutako produktuaren kontsumoarekin lotutako zerbitzuen salmentan eta inportazioan espezializatutako lokal batean, Iruñeko Cuatro Vientos Institutuko ikasle talde batek aurkeztuta. Talde irabazlea Merkataritza eta Marketin Kudeaketako adarraren Eneko Domínguez, Tamar Rodríguez eta Edurne Huarte ikasleek osatzen dute.


Modalitate berdinean, bigarren saria, 1.200 eurotan, "Pompaelo Express" izeneko proiektuari eman zaio, hau da, tren turistiko batean oinarritutako negozio ideia bat Iruñeko lekurik enblematikoenak erakusteko. Saritutako taldea Iruñeko Cuatrocientos Institutuko Administrazio eta Finantza adarreko Valvanera Artajona, Verónica Redondo eta Yanira Dávila ikasleek osatzen dute.


Bestalde, Iruñeko Cuatrovientos Institutuak jaso du Urteko Zentro Ekintzailearen saria jaso du. Bederatzigarren edizio honetan, ikasleek guztira sei lan aurkeztu zituzten, eta horietatik hiru finalista izan ziren, saritutako bi lanez gain.


Edizio honetan, erdi eta goi zikloko lanbide zikloetako 60 ikasle baino gehiago, 17 proiekturekin, Negozio Ideia hoberenaren sarian lehiatu ziren. Hauek dira parte hartu duten eskoak: Elizondo BHI (Elizondo); IES Politécnico de Tafalla (Tafalla); IES Donapea (Iruña); Instituto Cuatrovientos (Iruña) eta CT Carlos III (Iruña).


‘Jóvenes Emprendedores/as en la Formación Profesional’ izeneko lehiaketan enpresa proiektu berriak lehiatzen dira, zerbitzuak, produktuak, prozesuak, sistemak edo negozioei buruzko ideia berri batean oinarrituta. Parte hartzen duten ikasleek, hiru eta bost lagun arteko taldeetan, negozio plan oso bat burutzen dute: ideiaren jatorria eta bideragarritasunaren azterketa, eta behar izanez gero, irasleei laguntza eskatzen diote.


Enpresa bat nola sortzen den jakiteko, proiektua bizitza errealean egingo bazenu bezala egitean oinarritutako premisa abiapuntu hartzen da. Horregatik, bereziki baloratzen da ikasleek egindako landa-landa, baita garapen-maila, orijinaltasuna, izaera berritzailea eta proposamenen errealitatearekiko gertutasuna ere.


Aurtengo epaimahaia honela osatu da: Jaime Valdeolmillos (Hezkuntza Departamentuko EBko LHko Programen Unitate Teknikoko burua), Cristina Arcaya (SNEko Lan eta Prestakuntzako Behategiko zerbitzuaren zuzendaria), Iñaki Cortaire (AJE kudeatzailea), Mª Jesús Vivar (Amedna-ko presidenteordea) eta Begoña Bordonaba (CEIN zentroko Ekintzaileen Arloko teknikaria).


1999. urtean abian jarri zenetik, LHko 600 ikasle baino gehiagok parte hartu dute lehiaketa honetan 221 proiektu aurkeztuz.


Ekintzaile izaten ikasi


Lehiaketa "Aprender a Emprender" programaren jardueren barne sartzen da. CEIN zentroak duela hamarka da aipatutako programa sustatzen du, Foru Komunitateko araututako irakaskuntzaren ikasleek (Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Erdi eta Goi Mailako Prestakuntza Zikloak (LH zaharra)) jarrera eta gaitasun ekintzaile landu ditzaten, enpresa sorkuntzaren mundua ezagutu dezaten eta aukera hori etorkizunerako lanbide irteera bat gisa aztertu dezaten. Nafarroako Gobernuak programa finantzatzen du Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Lan Zerbitzuaren bidez eta ‘Tú eliges, Tú decides’ programaren bitartez Nafarroako Kutxaren bezeroek egindako ekarpenen bidez.

Dokumentazioa:
Noticia completa.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa