(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

San Fermin Prentsako Nazioarteko Bulegoak bere ateak berriz ireki dizkie mundu guztiko kazetariei ostirala, 2007.eko ekainak 29

29a Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Iruñeko Prentsa Elkarteak San Fermineko Nazioarteko Prentsa Bulegoa aurkeztu dute. Hura, urtero bezala, Nafarroako hiriburuko Turismo Bulegoko lokaletan kokatuko da.


Hauek dira nazioarteko prentsa bulegoak San Fermin jaietan garatu beharreko zereginak: prentsa dossierra egitea San Fermin jaiei eta Iruñeari buruzko informazioarekin; laguntza profesionala eta pertsonala, beharrezkoa balitz, bulegora joaten diren kazetarientzat; eguneroko programazio egitea burutzen diren ekintzekin; entzierroen eguneroko partea, eta garatutako ekintzari buruzko memoria egitea.


San Fermin jaietako Nazioarteko Prentsa Bulegoak iaz 20 herrialdetako 117 komunikabide artatu zituen, 300 profesional inguruk ordezkatuta. Jatorrizko lekuen arabera, Espainiakoak eta Estatu Batuetakoak nagusitu ziren, baita Europako komunikabideak ere (batez ere Erresuma Batukoak). Hauek dira prentsaren bidez ordezkatu izan diren bestelako herrialdeak: Italia, Frantzia, Alemania, Argentina, Txina, Australia, Mexiko, Japonia eta Holanda, besteak beste.


Gainera, bertako komunikabideak eta nazionalak bulegoan oinarritzen dira informazioak lortzeko. Horietako batzuek Iruñean presentzia fisikoa dute, baina beste askok telefonoz edo posta elektronikoz egiten dute.


Komunikabide grafikoek jarraitzen duten San Fermin jaietako nagusienak izaten, hala ere, idatzizko prentsa gero eta nagusiago bilakatzen ari da, jaiko presentziari dagokionez, baita irratiak ere.


Iruñeko Udalak 5.700 euro emango ditu. Iruñeko Prentsa Elkarteak, bere aldetik, Nazioarteko Prentsa Bulego honi egokitutako zereginak egiteko konpromisoa hartu du, hitzarmena sinatu duenetik uztailaren 31 arte, eta helburu horretarako Informazio Zientzietako bost lizentziatu hartuko ditu. Azkenik, Nafarroako Gobernuak, 43.000 euroko ekarpenarekin – Nafarroako Lan Zerbitzuak emandako 35.000 alde batera utzita- Bozeramailearen Bulegoaren bidez, langileen kontratazioa finantzatuko du, eta Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Iruñeko turismo bulegoko lokalaren zati bat uzteko, apaintzeko eta ahots, datuak, irudia zerbitzuez eta kazetarien lanerako eta Nafarroako sustapen turistikorako beharrezko materialaz hornitzeko konpromisoa hartu du.


Gelan honako horniketa instalatuko da: sei ordenagailu eramangarri eta Interneteko haririk gabeko sei konexio, konexio telefonikoa eta haririk gabeko telefonoko hiru aparatu; plasmako lau pantaila 400 kate baino gehiagoko konexioarekin, nazionalak zein nazioartekoak; DVD irakurgailua Nafarroako sustapen bideoak edo beste motako bideoak ikusteko, eta altzariak.


Nafarroako Gobernuak gela honetarako egingo duen ekarpena 43.000 eurokoa da eta horietatik 18.000 euro Gobernuaren Bozeramailearen Bulegoaren bidez finantzatuko dira eta 25.000 euro, berriz, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez. Nafarroako Lan Zerbitzuak, bestalde, 35.000 euro emango ditu kazetariak kontratatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa