Castellano | Euskara | Français | English
Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcely, gaur goizean aurkeztu du Osasun Departamentuak San Fermin jaietarako prestatutako osasun dispositiboa. Aurten ere, osasun larrialdietarako erreferentziazko zentroa General Solchaga Anbulatorio izango da (San Fermín kalea 29). Bertako Larrialdietarako Zerbitzua jaietarako indartuko da, eta etenik gabe zabalik izango da ostiraleko 8etatik, uztailak 6, igandeko 8etara arte, uztailak 15.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatzen ahal duzu.
Nafarroako emakumeen eta gizonen arteko Aukera Berdinketaren I. Planaren esparruan, Berdinketaren aldeko Nafarroako Erakundeak 122.671,17 euroko diru-laguntza hainbat toki erakunderi eman die berdinketa udal teknikari profesionalak kontratatzeko.
Programaren helburua lanbide, lan eta etengabeko heziketa sustatzea da, mahastizaintzako lan kalitatea hobetzeko bitarteko gisa