(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Eraikuntza, Hezkuntza eta ABLE-k langabezia igo dute ekainean zehar Nafarroan

asteartea, 2007.eko uztailak 3

Laneko Zuzendaritza Nagusiak atzeman du enpresa jarduera nolabait geldiarazi egin dela erabateko eta mugarik gabeko kontratazioak behera egitearen ondorioz



Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Laneko Zerbitzuak gaur goizean 2007ko ekainaren langabeziako datuak ezagutzera eman ditu. Horien arabera, maiatzarekin konparatuta (%1,86ko jaitsiera), 351 langabetu gehiago erregistratu dira, beraz Nafarroan 19.196 langabetu daude (6.827 gizonezko eta 12.369 emakumezko). Nafarroarekin batera, langabezia tasa igo duten komunitateak honako hauek izan dira: Andaluzia, Kanariak, Katalunia, Valentziako Komunitatea, Extremadura eta Murtzia.


2006. urtean ez bezala, (bertan, aurreneko aldiz langabezia ekainean jaitsi zen), 2007ko ekainean langabezia tasan 351 lagun gehiago erregistratu ziren, azken urtetako ohiko batezbestekoa baino gehiago (208). Igoera hori eman arren, une hauetan Nafarroan erregistratu diren 19.196 langabetuak 2001. urtetik ekainean erregistratutako kopururik baxuena izan dira. "Horrek, oraingo honetan ere, adierazten du Foru Komunitateko lan merkatuan azken hilabetetan oso bilakaera positiboa ematen ari dela, eta 2005eko azarotik, etenik gabe, urteen arteko langabezia-tasa jaisten ari dela" aipatu du José María Roig Aldasoro jaunak, Nafarroako Gobernuaren Laneko zuzendari nagusia.


Lan Departamentuko zuzendari nagusiak behin eta berriro azpimarratu du sektoreen araberako langabeziaren eta kontratazioaren jarrera, "oso garrantzitsua baita lan merkatu osoaren barruan". Horri dagokionez, José María Roig jaunak adierazi du sektoreko langabezia eraikuntza eta ABLE bezalako arloetan murgildu dela, "bereziki sentikorrak direlako eta bilakaera eta egoera sozio ekonomikoari erantzun bizkorra ematen dutelako".


Kontratazioari dagokionez, Roig jaunak adierazi du kezkatuta dagoela kontratuen kopuruak behera egin duelako, "bai kontratu guztiei dagokienez, eta bati mugagabeei dagokienez. Alde batetik ekainean sinatu diren 21.976 kontratuak maiatzean eta 2006ko ekainean sinatutakoak baino gutxiago dira. Kontratu mugagabeen kopurua are adierazgarriagoa da, 206ko abuztutik erregistratutako tasarik baxuena bildu baitute".


Bi alderdiek, Zuzendari Nagusiaren ustez, enpresa arloan nolabaiteko zalantza sortzen dute eta horrek testuinguru mugagabe batean jarduera nolabait geldiarazi dezakete.


Ekainaren bestelako aldagaiak


Laneko lurreko unitateen arabera, langabezia honako herrietan jaitsi da: Agoitz (%3,30) eta Lizarra (%2,11). Hauetan, berriz, igo da: Tafalla (%7,80 ), Lodosa (%4,51), Altsasu (%2,65), Tutera (%1,97), Iruña (%1,74) eta Doneztebe (%0,96).


Ekonomia jardueraren sektoreen arabera, langabezia hauetan igo da: Hezkuntza, Eraikuntza, Nekazaritza, Bestelako Jarduerak (ABLE barne), Elikadurako Industria eta Aurreko Lanik Gabeko Kolektiboa. Osasun Jardueretan eta Metalurgiako Industrian jaitsi da.


Sexuaren arabera, erregistratutako langabezian 12.369 emakumezko daude %1,68ko igoerarekin aurreko hilabetearekin konparatuta, eta 6.827 gizonezko, %2,20ko igoerarekin. Adinen taldeen arabera, langabezian 25 urtetik beherako 2004 lagun erregistratu dira (%2,61eko igoera) eta 25 urtetik gorako 17.192 lagun (%1,78ko igoera).


2006ko ekainarekin konparatuta, langabezian 585 langabetu gutxiago erregistratu dira balio absolutuetan, beraz, %2,96ko jaitsiera izan da balio erlatiboetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa