(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


2007ko lehenengo sei hilabeteetan %22,58 jaitsi da Nafarroan trafiko-istripuetan hildakoen kopurua

asteartea, 2007.eko uztailak 3

2007ko lehenengo sei hilabeteetan, 24 pertsona (4 urtarrilean, 3 otsailean, 2 martxoan, 8 apirilean, 2 maiatzean eta 5 ekainean) hil dira guztira Foru Erkidegoko herri barruko errepideetan eta herriz kanpoko errepideetan. Iaz, aldi berean 31 pertsona hil ziren, eta 2005eko lehen seihilekoan, 39.



Beraz, ehunekoei erreparatuz, Nafarroako bide hilkortasuna %22,58 jaitsi da aurten 2006ko lehen seihilekoarekin alderatuta. Horrela, iazko urteko lehen erdian 2005eko aldi berarekin alderatuta izandako jaitsiera apur bat gainditu da, %20,51 izan zen eta (azken konparazio horretan, puntuzko gidabaimenaren arautegia indarrean ez zegoela hartu behar da kontuan).


Modu horretan, aurten Nafarroako Gobernuko Bide Segurtasuneko 2005-2012 Estrategia Nafarrak aurtengo urterako ezarritako helburua aise betetzen ari da, hain zuzen ere, foru-errepideetako hilkortasuna %10 jaitsi nahi da eta. Iaz, Foru Erkidegoan bete egin zen 2000. urtearekin alderatuta istripuak %50 murrizteko Europar Batasunak 2010erako finkatutako helburua (Nafarroaren kasuan, iaz 55 pertsona hil ziren trafiko-istripuetan, eta 2000. urtean, 118). Nafarroa izan da Espainian marka hori lortu duen lehen ingurua.


Hildakoen ezaugarriak


Urteko lehen erdian hildako 24 pertsonatik 4 gaitasun handiko errepideetan hil dira (autobideak eta autobiak), 10 errepide orokorretan, 3 Foru Erkidegoko intereseko errepideetan, 5 tokiko errepideetan, eta 2 herri barruko bideetan.


Hildako bi adingabeak ziren, 7 18 eta 30 bitartekoak, 3 31 eta 35 urte bitartekoak, beste 3 36 eta 45 urte bitartekoak, eta beste 9 adin horretatik gorakoak. Era berean, hildako 20 autoan edo furgonetan zihoazen, 2 oinezkoak ziren (horietako bat bizikletatik erori zen), 1 txirrindularia zen, eta azkena motorrean zihoan.


Nafarroako trafiko-poliziek (Foru Polizia eta Guardia Zibila) bereziki zaindutako errepideei dagokienez, aurtengo emaitzak oso onak dira Erriberan, bertako errepide nagusietan (AP-68, A-68 eta N-232, AP-15, NA-134 eta N-121) heriotza eragin zuen istripu bakarra gertatu baita, hain zuzen ere, joan den larunbatean Azagran, Ebroren ardatzean (NA-134). Iaz, urtarriletik ekainera hildakoak 6 izan ziren, horietako 5 NA-134 errepidean, Ebroren ardatzean.


Iruña-Behobia errepideari dagokionez (N-121-A), aurten bi hildako egon dira, bata otsailaren 28an Lesakan, eta bestea joan den maiatzaren 3an Lantzen. Zifra hori 2006ko urtarriletik ekainerako aldiko bera izan da (otsailaren 1ean Arraitzen eta ekainaren 2an Donezteben), baina 2005eko urtarrila-maiatza aldiko 7 hildakoen kopurua asko jaitsi da (urtarrilaren 19an Etxalarren; martxoaren 9an Anuen; martxoaren 26an bi hildako Zozaia-Baztanen; maiatzaren 17an Ultzaman; maiatzaren 25ean Lesakan; eta ekainaren 16an Alkotzen).


Azken 12 hilabeteetako konparazioa Nazio osoan


Alfredo Pérez Rubalcaba Barne ministroak uztailaren 1ean, igandea, prentsaurrekoan emandako datuen arabera, puntuzko gidabaimena indarrean jarri den lehen urtean (2006ko uztailak 1-2007ko ekainak 28), hilkortasuna %14,3 jaitsi da Espainia osoan (herriz kanpoko errepideetan bakarrik): 3.254 hildako egotetik 2.788 hildako egotera igaro da.


Nafarroan hilkortasunaren jaitsiera, aldi berean eta errepide mota berean, nazioko batez bestekoaren hirukoitza izan da, eta %40,3 da orain. 2005eko uztaila-2006ko ekaina aldian 67 hildako egotetik azken 12 hilabeteetan 40 hildako egotera igaro da.


Nafarroako errepideetan hilkortasuna jaisteari mesede egiten dioten arrazoien azterketa zehatza ez da egin oraindik, baina gaur aurkeztutako zifren arabera, Nafarroako Gobernuak bultzatutako Bide Segurtasuneko 2005-2012 Estrategia Nafarrera bildutako neurriak aproposak dira, batez ere errepide berriak abian jartzea, istripuak egoten diren lekuak obrekin hobetzea eta seinaleak jartzea, polizia-zainketako jardun zehatzak eta bide-segurtasuneko prebentzio-kanpainak, istripuen osasun-artapena hobetzea –Larrialdien Nafarroako Agentziak eta Nafarroako Osasun Zerbitzuak-Osasunbidea elkarrekin egiten dutena– eta Nafarroako ikastetxeetan eta bereziki Polo Parketik egindako hezkuntza-jardunak.

Dokumentazioa:
Relación detallada de accidentes mortales en Navarra, año 2007

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa