Castellano | Euskara | Français | English
2007ko Cultur edizioa, turistari Foru Komunitateko egonaldia atseginagoa egitea helburu duen Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuaren programa, bihar hasiko da, ostirala, hilak 20, eta irailaren 2an amaituko da.
Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón, Ángel Luis de Miguel jaunarekin, Izabako alkatea eta Erronkari Bailarako Batzordearen bozeramailea, eta Jesús Orduna jaunarekin, Uztarrozeko alkateordea, Bailarako Batzordearen bokala eta "Napar Bideak" Elikagai Artisauen Egileen Elkartearen ordezkaria, gaur Nafarroako Gobernuak eta Erronkariko toki erakundeek burutuko dituzten turismo sustapeneko jarduerak aurkeztu ditu. Jarduera horiek hurrengo asteazkenean garatuko dituzte, hilak 25, Santiago Apostoluaren eguna, Frantziako Tour-a Nafarroatik igarotzerakoan.
Trafikokoari eragindako arazoek astebetez iraungo dute eta datorren astelehenean hasiko dira, hilak 23