Castellano | Euskara | Français | English
Kultura eta Turismo Departamentuak edizio berri bat egin du "La Catedral de Tudela" izenburuko lanarekin, lehenengo edizioa, agertu ondorengo lehenengo hilabetetan agortu ondoren. Liburu honek, "Tudela el legado de una catedral" erakusketari buruzko katalogoa eta Espiritu Santuaren Kaperari buruzko monografikoa bezalako beste argitalpenekin batera, Katedraleko Erretaula Nagusiari eta Jauregi Dekanalari buruzko 2001eko edizioez gain, monumentu multzo hau Foru Komunitatean gehien aztertu den multzoetariko bat bilakatzen dute.
Nafarroako Gobernuak, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren bidez, guztira, 959.924 € eman ditu minusbaliotasunak dituzten pertsonen arloko irabazi-asmorik gabeko erakundeen diru-laguntzetarako.
Frantziako Tour-ak, nazioarteko txirrindularitza egutegiko lasterketa ospetsuena, 52 kilometro inguru egingo ditu gaur, Nafarroako lurzorutik zehar, 218 kilometroko Orthez-Col d’Aubisqueko etapan. Lasterketa Foru Komunitatean Larraul-Abodiko Eski Nordikoaren Estaziotik sartuko da 13,10 eta 13,37 artean (79 kilometro egin ondoren). Honakoa izango da Nafarroako errepidetatik bidezko ibilbidea: Larraul (NA-2011), NA-140 errepideko bidegurutzea (Auritz-Otsagabia-Izaba), Laza portura igotzea, Uztarrozetik igarotzea, Izabaraino iristea (13,32-14,05ean) eta NA-137 errepidearekin lotzea (Izaba-Frantzia), Belaguako portura igotzeko eta Frantziako lurraldeetara itzultzeko, 14,46-15.06 bitartean, San Martin Harriaren parean.