(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lan kontratuak 45,6 milioi eurotan ontzat eman dira Nafarroako errepide guztien kontserbazio lanak burutzeko 2008-11 aldian astelehena, 2007.eko uztailak 30

Gobernuak erabaki bana hartu du. Euren bidez, bost lan-kontratu eman dira ontzat Nafarroako errepide guztien kontserbazio lanak burutzeko, l45.606.716 eurotan, 2008-11 aldirako. Lau urte horietarako aipatutako zenbatekoa hurrengo zenbatekoetan banatuko da - milioietan adierazita-, kontserbazio zentroen arabera: Agoitz, 13,017; Lizarra, 7,512; Iruña, 9,020; Tafalla, 8,168, eta Tutera, 7,887.


Aipatutako zentroek honako lanak hartuko dituzte barne: ohiko kontserbazio lanak, jarduera bereziak eta ohiz kanpoko jarduerak. Hain zuzen ere, ohiko kontserbazioa honako honetan datza: bideragarritasunaren zainketa, gertakarien edo istripuen laguntza, aldian aldiko seinaleak, garbiketak eta sasiak kentzea, konponketak eta ordezkapenak, eta neguko bideragarritasunaren mantenua. Jarduera berezien atala honako hauetan osatzen da: zoladurak fabrikatzeko, fresatzeko eta ordezkatzeko lanen eraikuntza, itxiduren ordezkapena, seinaleen eta balizajeen ordezkapena, eta ezponden babesa.


Oro har, ohiko kontserbazio lanak honako hauek izango dira: bideragarritasunaren arreta, gertakarien eta larrialdien arreta, eta galtzada, bazterbideak, erdibitzaileak, arekak, saretak, kutxatilak, kainu-zuloak, fabrika lanak, drainatzea, eta abarren dagozkion lanak. Hau da, atal honetan, errepideari eta inguruari aplikatzeko "garbiketa" terminoari dagozkion jarduerak biltzen dira (adibidez, hildako animaliak edo eragozten duten bestelako objektuak kentzea). Gainera, adjudikaziodunak gertakarietan edo istripuetan ere esku hartuko du, garbiketa eta seinaleztatze lanak burutzeko, Foruzaingoari, Guardia Zibilari edo Suhiltzaileei edo anbulantziei estaldura eskaini ahal izateko. Era berean, lanek edo aldi baterako kalteek errepidean eragindako oztopoak edo hondatzeak kenduko eta konponduko dira. Halaber, adjudikaziodunak lokalizatutako zuloak bigunguneak edo finkatzaileak konpontzeko, pitzadurak, junturak eta artekak zigilatzeko, arekak, zorrotenak edo fabrikako bestelako lanak konpontzeko lanetan ere parte hartu beharko du. Atal honetan, horietaz gain, honako lan hauek ere hartzen dira barne: seinaleak, balizajeak eta barandak edo itxiturak konpontzeko lanak. Bereziki aipatu behar dira neguko bideragarritasunari dagozkion lanak, bai gantza zabaltzeko prebentziozko lanei dagokienez eta bai elurra kentzeko lanei dagokienez.


Ohiko kontserbazio lanek ere ertzetan sasiak kentzeko lanak hartzen dira barne. Lan hori gehienez, hilabete eta erdiko epean egin behar da, kanpaina hasitako egunetik aurrera, maiatzaren 1 eta 15 artean.


Horri guztiari gehitu behar zaio aglomeratu beroarekin egindako zuloen eta finkatzaileen konponketa. Laburbilduz, lan horiek bide zoruko zuloak eta desitxuratzeak konpontzeko lanetan dautza.


Bestalde, eta eragiketa berezien barruan, premiazkoak edo oso handiak izateagatik, aurretik aipatutako lanen atalaren barne hartu ezin diren konponketak, ordezkapenak eta erreformak adjudikaziodunaren eskutik garatuko dira, Administrazioak eskatuta, lan unitate gisa, horietako bakoitzerako, dagozkion dokumentuetan, ezarritako neurketa eta ordainketa baldintzen arabera. Talde honen jarduerak, besteak beste, honakoak izan daitezke: asfaltozko aglomeratuaren hedapena, itxidura hesiaren instalazioa, ezpondak babesteko sareak ipintzea, segurtasun hesia ipintzea edo jasotzea, barandak ipintzea, zubietako junturak konpontzea, seinale horizontalak eta bertikalak, eta bazterbideak edo errailak eraikitzea.


Ohiz kanpoko jarduerak izango dira, euren berezko izaera dela eta, aipatutako taldeetan sartu ezin direnak. Horien eraginez, trafikoa desbideratu beharreko errepide mozketak egingo dira eta premiaz eramandako makina astunak erabili beharko dira, fabrika lanen hondoratzeen edo larrialdizko edo konponketa garrantzitsuen ondorioz. Aldez aurretik ezagutu ezin direnez, eragiketa hauek ezingo dira programatu eta Administrazioak eskatuta burutuko dira. Azken h orrek lanak ordainduko ditu proiektuaren aleko prezioetan.


Nafarroako Gobernuak ontzat emandako errepide guztien kontserbazio lanak burutzeko kontratuetako xedeko jarduera garrantzitsuenetariko bat neguko bideragarritasuna da. Hura, oro har, errepidetako izotza eta elurra garbitzean datza. Neguko bideragarritasuneko jarduera kanpaina, printzipioz, azaroaren 1etik hurrengo urteko apirilaren 30era arte zabalduko da.


Kontserbazio zentro desberdinetarako gordetako zenbatekoari dagokionez, aipatu behar da Agoitzerako diru gehiago erabili dela, Izaba-Frantziako errepidearen neguko bideragarritasuna barne hartu delako (lehen aparteko kontratu espezifiko baten barruan sartzen zen).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa