(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren harrera eta ostatu baliabideek 119 emakume eta adin txikiko artatu dituzte 2007ko lehen sei hilekoan asteazkena, 2007.eko abuztuak 1

Guztira, 119 lagun, 64 emakume eta 55 adin txikiko artatu dituzte 2007ko lehen sei hilekoan Nafarroako Gobernuak, genero indarkeriaren biktimei eskura jartzen dizkien harrera eta ostatu baliabideetan. Hori adierazi du Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak, María Isabel García Malo. Halaber, genero indarkeriaren biktima diren lau emakumek eskolta pertsonala dute.


Kontseilariak datu hauek eskaini ditu prentsaurreko batean. Bertan, 2007ko lehen sei hilekoan artatutako genero indarkeriaren kasuei buruzko balantze bat egin du, baita esparru honetan Foru Exekutiboak garatutako jarduerei buruzkoa ere.


Hain zuzen ere, lehen sei hileko honetan, Larrialdietako Etxean 83 lagun artatu dira (48 emakume eta 35 adin txikiko), Abegi Etxean, 23 lagun, horietatik 10 emakume eta 13 adin txikiko, Egoitza Pisuetan berriz, 13 lagun izan dira, 6 emakume eta 7 adin txikiko. Beraz, guztira, 119 lagun artatu dira. Gogoratu behar da baliabide horien helburua harrera eta ostatua berehala eskaintzea da, tratu fisiko, psikiko txarrak edota eraso sexualak jaso dituzten emakumeei, bakarrik edo seme-alabek lagunduta.


 Horretaz gain, García Malo kontseilariak azpimarratu du egoera berezian dauden lau emakumek, dagoeneko eskolta pertsonala dute, eta babeseko edo urruntzeko kautelazko neurrien 36 agindu daude, Foruzaingoaren datuen arabera, Genero Indarkeriaren Gizarte Laguntzako Programaren esparruan. García Malo kontseilariak iragarri du ere Nafarroan Genero Indarkeriaren Espedienteen Osoko Erregistroa laster abian jarriko dela, alegia; biktimenganako arrera zerbitzuen kalitatea nabarmen hobetuko duen erregistro bakar bat.


2006. urtean, Nafarroako Berdintasunaren Aldeko Erakundeak (INAI), Informazio Gizartearen Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin, erregistro hura ezartzeko bideragarritasunari buruzko azterketa bat sustatu, koordinatu eta finantzatu du. Hura, datu basearen kudeatzaile bat izango da, eta bertan, genero indarkeriari buruzko informazio guztia bilduko da. Horrela, erreminta aitzindari horrek Etxeko Tratu Txarren edota Eraso Sexualen Biktimak diren Emakumeei Osoko Laguntza Eskaintzeko Erakundeen Arteko Hitzarmenean parte hartutako Foru Komunitateko erakunde guztien arteko koordinazioa erraztuko du, Nafarroako Gobernua, Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritza eta Nafarroako Auzitegi Gorena ordezkatuta dauden esparruan.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa