(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako uztailaren langabeziari buruzko datuen bilakaera osteguna, 2007.eko abuztuak 2

Nafarroako Gobernuaren Laneko Nafarroako Zerbitzuak gaur goizean ezagutzera eman ditu 2007ko uztailaren langabeziari buruzko datuak. Horien arabera, ekainean baino 1.089 langabetu gehiago izan dira (%5,6ko igoera), beraz, Nafarroako langabezia tasa 20.285 pertsona dira. (7.395 gizon eta 12.890 emakume).


Nafarroako Gobernuak "negatiboki" baloratu du Nafarroan, uztailean izandako langabezia igoera, izan ere, "nahiz eta normalean uztailean langabezia nabarmen igotzen den, gaurko datuak aurreko urtetakoak baino altuagoak dira".


Gazteen kolektiboan izan ezik, (bertan, langabeziak behera egin du uztaileko gutxieneko historikoetara iritsiz, alegia: 2.000 langabetu baino gutxiago), gainontzeko adinetan eta bi sexuetan langabezia igo da, batez ere, gizonenengan. Hauek izan dira langabezia igo den sektoreak: eraikuntza, hezkuntza, ABLE, elikagai industria, merkataritza eta ostalaritza. Gertaera hori ohikoa da uztailean, baina aurten igoera handiagoa eman da.


Nafarroako Gobernuaren Lan zuzendari nagusiak, José María Roig Aldasoro, aipatu du "iazko datuekin konparatuta, langabeziak behera egiten jarraitzen duela, eta datu positibo gisa, adierazi behar dela emakume langabetuen kopurua, uztailean, aurreneko aldiz, 13.000 baino gutxiago dela".


José María Roig jaunak esan du "San Fermin jaien amaiera, eraikuntzako eta hezkuntzako oporrak, eta nekazaritza-elikadurako kanpainen amaierako ohiko zioei gehitu behar zaiela, Nafarroan ematen ari den hauteskunde ondorengo prozesu luzeraren ondorioz izaten ari den enpresa ziurtasun-eza. Aurreko hilabetearekin alderatuta, kontratazio igo da, nahiz eta San Fermin jaietako astean murgilduta izan, eta horregatik, behin-behinekotasun osagai garrantzitsu bat izan da kontratazio horren berezko ezaugarria.


Uztailaren bestelako aldagaiak


Laneko lurralde unitateen arabera, langabeziak, azken hilabetean, honako honetan egin du gora: Lodosa (%26,83), Tutera (%8,03), Iruña (%5,32), Lizarra (%3,85), Doneztebe (%3,43), Tafalla (%3,30) eta Altsasu (%0,99). Agoitzen jaitsi egin da (%4,55).


Ekonomia jarduerako sektoreen arabera, langabeziak honako honetan egin du gora; Eraikuntza, Hezkuntza, Bestelako Enpresa Jarduerak (ABLE barne), Elkarte, Olgeta eta Askotariko Jarduerak, Elikadura Industria, Merkataritza eta Ostalaritza. Aurreko Lanik Gabeko eta Osasun Jardueretako Kolektiboan jaitsi egin da.


Sexuaren arabera, 12.890 emakume langabetu erregistratu dira, alegia, aurreko hilabetean baino %4,21 gehiago, eta 7.395 gizonezko, aurreko hilabetean baino %8,32 gehiago. Adin taldeen arabera, 25 urtetik gorako langabezian 1.981 lagun erregistratu dira (%1,15 jaitsi da) eta 25 urtetik gorakoen artean, berriz, 18.304 lagun (%6,47 igo da).


2006ko uztailari dagokionez, 267 langabetu gutxiago izan dira, balio absolutuetan, hau da, %1,30, balio erlatiboetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa