(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan trafiko istripuetan hildakoen kopurua %29,7 jaitsi da 2007ko lehengo zazpi hilabetetan osteguna, 2007.eko abuztuak 2

2007. urteko lehenengo zazpi hilabetetan, Foru Komunitateko hiri eta hiri arteko errepidetan, guztira, 26 lagun hil dira (4 urtarrilean, 3 otsailean, 2 martxoa, 8 apirilean, 5 ekainean eta 2 uztailean), Iaz, berriz, 37 lagun hil ziren aldi berberean eta 2005ean, 49.


Horrenbestez, ehunekoetan, Nafarroako bide heriotzat tasak behera egin du aurtengo hilabeteotan, %29,7, hain zuzen ere, 2006. urteko aldi berberarekin konparatuta. Zifra horiekin, soberan gainditzen ari da (ia hirukoiztu egin da) Nafarroako Gobernuaren 2005-2012 Bide Segurtasuneko Nafarroako Estrategiak aurtengorako finkatutako helburua, alegia: foru errepidetako heriotza tasaren %10 murriztea, Foru Komunitateak iazko 2006. urtean, zegoeneko, Europako Batasunak 2010. urterako ezarritako helburua gainditu ondoren, hau da, istripuen %50 jaistea 2000. urtearekin konparatuta (Nafarroako kasuan, iaz 55 lagun hil ziren trafiko istripuetan, 2000. urteko 118 lagunekin konparatuta). Nafarroa izan da hau lortu duen Espainiako lehenengo herria.


Hildakoen ezaugarriak


2007ko urtarrila eta uztaila arteko aldian hildako 26 lagunetatik, 4 edukiera handiko bideetan hil dira (autopistak eta autobiak), 10 errepide orokorretan, 3 Foru Komunitateko intereseko errepidetan, 7 tokiko errepidetan eta 2 hiri bideetan.


Hildakoen bi adin txikikoak ziren, 9 18 eta 30 urte artekoak ziren, 3 31 eta 35 artekoak, beste 3 36 eta 45 artekoak eta gainontzeko 9 adin horretatik gorakoak ziren. Era berean, hildakoen 22 ibilgailuz edo furgonetaz zihoazen, 2 oinezkoak ziren (horietako bat bizikleta batetik erori ondoren), 1 txirrindularia zen eta azkena motoz zihoan.


Nafarroako trafiko poliziek bereziki zaintzen dituzten errepideei dagokienez (Foruzaingoa eta Guardia Zibila), aurtengo emaitzak oso onak dira Erriberarako. Bertako errepide nagusietan (AP-68, A-68 y N-232, AP-15, NA-134 eta N-121) hildako bat besterik ez da egon, ekainaren 30ean Azagran, Ebro Ardatzean (NA-134). Iaz, berriz, urtarrila eta uztailaren artean 7 hildako izan ziren, horietatik 6, Ebro Ardatzaren NA-134 errepidean.


Iruña-Behobia errepideari dagokionez (N-121-A), aurten bi hildako izan dira, otsailaren 28an Lesakan eta maiatzaren 3an, Lantzen. Kopuru berbera erregistratu zen 2006ko urtarrila eta uztailaren artean (otsailaren 1ean Arraitzen eta ekainaren 2an Donezteben), baina, esate baterako, 2005eko urtarrila eta uztaila artean izandako hildakoak baino askoz gutxiago (8 hildako).


Nafarroako itzulera-irteera operazioaren balantzea (uztailaren 27tik abuztuaren 1era)


Foruzaingoak, itzulera-irteera operazioa dela eta, Nafarroako errepideetan, aurreko ostiraleko, uztailak 27, 15ak eta aurreko gauerdia artean, abaian jarritako zaintza eta prebentzioko dispositibo berezian, hildako bakar bat izan da: Buñuelen, aurreko larunbatean, bizitza galdu zuen Corteseko biztanle bat.


Gogoratu behar da iazko data berdinetan, Nafarroako errepidetan bi lagun hil zirela, hain zuzen ere, Azagran eta Elkoatzen (Urraulgoiti) bizitza galdu zuten bi motorista, uztailaren 29 eta 30ean, hurrenez hurren.


Horretaz gain, Foruzaingoak trafikoko beste 46 istripu artatu ditu. Horietan 66 ibilgailuk parte hartu dute eta maila desberdineko 9 zauritu izan dira.


Operazio honetan trafiko ugariago izan den puntuak honako hauek izan dira: Iparraldeko Autobia (A-1, Madril-Irun) Nafarroa parean, Ziordia eta Etxegarate gaina artean; eta Azpi Pirinioetako Autobia (A-21) eta Iruña-Huesca errepidea (N-240), auto-ilara zehatzekin Eza, Ledea eta Elo herrietako zeharbidetan, turista gehiago Pirinioetarantz abiatzen direlako. Iruñeko sarreretan eta irteeretan auto-ilara txikiak izan ziren bakarrik ostiral arratsaldean, uztailak 27.


Foruzaingoak burututako prebentzio lanei dagokienez, trafiko agenteek guztira 6.085 ibilgailuren abiadura kontrolatu dute; 693 gidariri etilometria kontrolak egin zizkieten; eta 1.643 ibilgailuren dokumentazioa kontrolatu zen.


Aipatutako lana dela eta, Foruzaingoak 360 administrazio salaketa egin zituen Bide Segurtasun Legeko arau-hausteengatik (dokumentazioa, abiadura eta alkohola); 8 gidari atxilotu zituen proba horietan alkohol maila altua emateagatik; eta atxilotutako 8 horietatik bati zigorra haustearen delitua leporatu zaio, gidatzeagatik gida-baimena judizialki kenduta izan arren.


Laguntza eta prebentziozko zeregin horietarako, Foruzaingoak, guztira, 217 patruila zabaldu ditu hiru txandetan: goizez, arratsaldez eta gauez. Halaber, itzulera-irteera operazioan, Foruzaingoa hiru kirol proba artatzeaz arduratu zen: Lekunberriko rallya, larunbatean, uztailak 28; "Miguel Indurain" proba zikloturista, igandean, Beran; eta atzo Atarrabian hasi zen Iruñeko Txirrindularitza Bira.

Dokumentazioa:
Relación accidentes mortales en Navarra en 2007

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa