(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Opnatel enpresak garraio sare aurreratuak dituzten mugikortasunari eta automobilgintzari buruzko ikerketa batean parte hartu du asteartea, 2007.eko abuztuak 7

Nafarroako Herri Lanen eta Telekomunikazioetako enpresa publikoak (Opnatel) MARTA ikerketa proiektuan parte hartu du (Garraio Sare Aurreratuak dituzten Mugikortasuna eta Automobilgintza). Aipatutako proiektua Industria Garapen Teknologikorako Zentroaren bidez ontzat eman da (CDTI) CENIT programaren barruan (Ikerketa Teknikoko Estrategia Zentro Nazionalak), INGENIO 2010 ekimenaren esparruan, I+G+i arloko lankidetza publikoa – pribatua sustatzeko helburuarekin.


35 milioi eurotik gorako aurrekontu batekin, MARTA proiektuak lau urteko iraupena du eta bertan jarduera sektore desberdinetako 18 enpresek (partzuergo batean multzokatuta), eta 19 ikerketa zentrok eta unibertsitatek hartuko dute parte. Aipatutako proiektuak zortzi Autonomia Erkidego barne hartzen dituen jarduera esparru orokorra izango du.


Proiektu honen helburu estrategikoa XXI. mendeko mugikortasunerako oinarri zientifikoak eta teknologikoak finkatzea da, Espainiako ITS sektoreak (Intelligent Transport System) Europako gizarteak, oro har, eta Espainiakoak, zehazki, aurre egin beharreko segurtasun, eraginkortasun eta irisgarritasuneko erronkak bere gain hartu ahal izateko. Helburu orokor zehatza gisa, ibilgailuen arteko eta horien eta bide saretako azpiegituren arteko komunikazioen ikerketa eta garapena sustatzea nabarmendu behar da, hiritarren mugikortasuna errazten duten soluzio teknologiko egingarriak, fidagarriak eta seguruak eskura izan ahal izateko.


Guztiek dakite Opnatel elkarte publikoa, besteak beste, tuneletako bide segurtasunez (Belate, adibidez), edo errepideak kontserbatzeko zentroaz arduratzen dela, beraz, ondo ezagutzen ditu ibilgailuaren eta bidearen arteko elkar harremanaren arazoak. Era berean, Foru Komunitateko errepideak Nafarroako Gobernuaren menpe izateak proba desberdinak egiteko bidea erraztu dezake.


MARTA proiektuak garraioaren segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko erantzun eta soluzio berriak eskaini nahi ditu, teknologia, azpiegitura eta zerbitzu berriekin erlazionatutako ezagutza erabilgarriaren sorkuntzaren bidez, hartara, erosoago eta segurtasun handiz gidatu daiteke, bide laguntzaren murrizketaren alde eginez.


Mugikortasuna funtsezkoa da Europako gizartearen funtzionamenduan, baina gaur egun, pilaketa, segurtasun eta ingurumen inpaktuko arazoak aurkezten ditu. Europan, egun, bide nagusietako %10ak pilaketa arazoak ditu. Ezbeharren tasari dagokionez, Bide Segurtasuneko Europako Gutunak helburu komun bat ezarri du: trafiko istripuek eragindako heriotzen tasa erdira murriztea 2010. urtera arte.


Sistema adimenduek pilaketa eta istripuak nabarmen arintzen lagundu dezakete, gidariei euskarria eskainiz, istripuak ekiditeko eta Larrialdietako Zentroetara automatikoki deituz. Horretaz gain, trafiko eraginkorragoa eta iraunkorragoa gidatzearen eta antolatzearen alde egin dezake, kutsadura murriztuz.


MARTA proiektuak, 35 milioi eurotik gorako aurrekontu batekin (%50a inguru diruz lagundu da) hurrengo enpresak sartu ditu Partzuergoaren barruan: Ficosa, Seat, Telefónica I+D, GMV, SGI, ETRA, A2C, ATIPIC, Southwing, TSS, IDOM, Moviquity, Agnitio, Opnatel eta AT4 Wireless, besteak beste. Horretaz gain, hurrengoak organismo publikoekin azpi kontratatuko dira: Madrileko Unibertsitate Autonomoa eta Politeknikoa, Valladolideko Unibertsitatea, Gaztela eta Leoneko CIDAUT eta CEDETEL, Euskal Herriko TECNALIA, Nafarroako CEMITEC, Kataluniako eta Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoa, Valentziako eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, Murtziako Unibertsitatea eta Andaluziako CITIC.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa