(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

UPN eta CDN alderdiek koalizio gobernu bat hitzartu dute eta Sanz Presidenteak horren programa defendatuko du Parlamentuan asteazkena, 2007.eko abuztuak 8

Akordioak CDN alderdiari Hezkuntza eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zorroak eman dizkio eta PSN barne hartzeko aukera hartu du kontuan


Alli y Sanz

Sanz Presidentea eta Alli 2005. urteko irudi batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Presidentearen lanetan diharduenak eta Nafarroa Herriko Batasunaren presidenteak, Miguel Sanz Sesma, eta Nafarroako Demokraten Konbergentziaren presidenteak, Juan Cruz Alli Aranguren, gaur goizean akordio bat hitzartu dute koalizio gobernu bat osatzeko eta Nafarroako V. Legealdirako aurrerabide programa bat eratzeko, 2007 eta 2011. urteen artean. Miguel Sanz jaunak programa hori defendatuko du Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako Lehendakaritzaren izangai gisa, bihar, osteguna, hilak 9, Legegintzako Ganberan hasiko den inbestiduraren prozesuan.


Gaur UPN eta CDN alderdiek sinatutako akordioaren hitzarmenetan koalizio gobernuak bere politika hurrengo printzipioetan oinarrituko duela aipatu da: a) Nafarroako identitatea eta nortasuna aitortzea eta defendatzea berezko eta bereizitako Komunitate gisa; b) Ekonomia Hitzarmena Nafarroa-Estatuko ekonomia eta finantzak erregulatzeko tresna hoberentzat jotzea; c) Nafarroako Aurrekontu Nagusiak nahitaezkotzat jotzea ekonomia eta gizartea garatzeko, eta horrenbestez, parlamentuzko adostasun nahikoarekin ontzat eman beharko dira parlamentuko gainontzeko indarretan, baita kontu publikoetako egonkortasun irizpideekin ere; d) Nafarroako sistema fiskala Estatuko sistemarekin bat etorrarazi behar izatea, Nafarroako hiritarrak eta enpresak Estatuaren gainontzeko erkidegoetako hiritarrak baino egoera okerragoan ez aurkitzeko, eta e) gobernuaren jarduera ikuspegi konstituzionalistaren eta leialtasun instituzionalaren arabera gauzatuko da, politika sozialei arreta berezia emanez eta Sektoreen Arteko Hitzarmena sinatu duten agente ekonomikoen eta sozialen babesarekin.


Gobernuaren Osaera


Nafarroako Demokraten Konbergentzia, koalizioaren gutxieneko bazkidea, Hezkuntza eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzaren departamentuez arduratuko da, eta gainontzeko zorroak UPN alderdiko esparruan aukeratutako pertsonen ardurapean izango dira. Banaketa hori horrela gauzatu da CDN alderdiak eduki sozialeko departamentuez arduratzea eskatu zuelako eta zorroez arduratu litezkeen pertsonen egokitasuna kontuan hartuta. Ez da horien izenen berri eman.


Sanz Presidenteak ez du aipatu etorkizuneko Exekutiboak izango dituen zorroen kopurua, baina esan du horien izanak aldatuko direla eta bere zerbitzuak berregituratuko direla. Halaber, errepikatu du Gobernuaren kideek, nahiz eta agiriaren bidez nahita nahiez afiliatu ez izan, profil politiko handia izango dutela, eta oposizioaren talde parlamentarioekin euren politikez solasaldian aritzeko ahalmena izango dutela.


Gaur sinatutako hitzarmenaren arabera, "legealdian zehar gehiengo absolutuaren Gobernu bat eratzeko akordio bat lortuz gero, bete agintari politikoak txertatzearen bidez, bi alderdien ordezkapena (UPN eta CDN) egoera berriari egokituko zaio". Hitzarmen hori Nafarroako Alderdi Sozialistak izan lezakeen aldaketa bati espresuki zuzentzen zaio, Gobernuan parte hartzea interesatuz gero. Sanz Presidenteak azaldu du aukera hori ez dela une honetarako kontuan hartzen, baizik eta legealdiaren ondorengo okasio baterako eta azaldu du Nafarroa Bai eta Ezker Batua kanpoan uzten dituela. Bi sinatzaileek behin eta berriro azpimarratu duten gobernuaren programak "izaera irekia" duela eta "Parlamentuan akordioak bilatu nahi dutela".


 Azkenik, bi alderdi sinatzaileek (aurreko legealdian koalizio gobernua osatu zuten zegoeneko), erabaki duten hitzarmenaren jarraipen batzordea bere horretan mantentzea. Hark 2003 eta 2007. urteen artean funtzionatu du), koalizio Gobernuaren helburuak sustatzeko, koordinatzeko eta betetze-maila ebaluatzeko helburu berberekin.

Dokumentazioa:
UPN-CDN akordioa.DOC

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa