(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

‘Cryn Creativos’ eta ‘Collazos Comunicación & Encomunicación’ enpresek Pirinioetako Garapenaren Plan Estrategikorako ideien lehiaketarako sariak irabazi dituzte asteazkena, 2007.eko abuztuak 8

Bizitoki Lurzoruko Nafarroako elkarte publikoak (NASURSA), Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari atxikita, ‘Cryn Creativos S.L.’ eta ‘Collazos Comunicación & Encomunicación’ enpresei Pirinioetako Garapenaren Plan Estrategikorako ideien lehiaketaren sariak eman dizkie.


Lehiaketa horren bidez, NASURSA elkarte publikoak antolatuta, Pirinioetako Garapenaren Plan Estrategikoaren kudeatzailea, "goi kalitateko" komunikazio eta marketineko (logotipoa, liburuxkak, iragarkiak) ideiak garatu dira, Pirinioetako Planaren edukia Nafarroan zein Komunitatetik kanpo sustatzeko helburuarekin.


Lehiaketaren epaimahaia Nafarroako Gobernuaren teknikari adituez eta NASURSA elkarte publikoaren arduradunez osatuta dago, eta bere amaierako ebaluazioan aurkeztutako proposamenen maila nabarmendu du, batez ere, lanen elaborazioari, orijinaltasunari eta kalitateari dagokienez. Azkenik, "PLANESTR" y "JVCAB" demapean aurkeztutako lanak sarituak izan dira. Horiek ‘Cryn Creativos, S.L.’ eta ‘Collazos Comunicación & Encomunicación’ enpresarenak dira.


Epaiak honako arrazoiak hartu ditu oinarri: Arabako ‘Cryn Creativos’ enpresaren "PLANESTER" proposamenaren gertutasuna, argitasuna eta izaera zuzena eta sustatzailea: lehenengo saria irabazi du 6.000 eurotan; eta Collazos Comunicación enpresaren "JVCAB" proposamenaren marketin eta komunikazioaren jardueretako programazio ona: bigarrena izan da.


Ideien lehiaketako emaitza ezagutu ondoren, bi enpresa irabazleek publizitate gabeko negoziatu prozeduran parte hartu ahal izango dute Nafarroako Pirinioetako Garapenaren Plan Estrategikorako Marketin eta Komunikazio Plana behin betirako diseinatzeko eta egiteko eta 2007, 2008 eta 2009. urtetako publizitate kanpainak gauzatzeko, hau da, Planaren indarraldia.


Marketin Plana Pirinioetako Garapenaren Plan Estrategikoak barne hartzen dituen 14 neurrietako bat da. Helburua Nafarroako Pirinioetako berezko marka irudi bat sortzea da, hau da, zonaldea herri turistiko gisa ez ezik, azaleratzera doan gune interesgarri gisa ere ezagutzera emateko gai den irudia, bertako biztanleentzako garapen ekonomikorako eta inbertsioak erakartzeko aukera berriekin.


Dagoeneko abian jarritako plan bat


Pirinioetako Garapenaren Plan Estrategikoa ontzat eman zen 2006ko abenduaren 11ko Gobernuaren Erabakiaren bidez. Hura Nafarroako Lurralde Estrategiak Foru Komunitate osorako iraunkortasunerako eta ongizaterako "elementu giltzarritzat" jo izandako arloetako bat garatzeko konpromisotik sortu zen.


NASURSA elkarte publikoa Plana kudeatzeaz arduratzen da. Bertan, Foru Administrazioko Departamentu guztiek, Erronkari, Salazar eta Aezkoa Bailaretako Gorte Nagusiek, eta Erroko eta Agoitz eta Irunberri Arroetako Udalek parte hartzen eta laguntzen dute. Baita Cederna-Garalur elkarteak Planean aurreikusitako jardueren garapenean inplikatutako enpresa publiko eta pribatu ugarik ere.


Pirinioetako Garapenaren Plan Estrategikoaren helburu nagusia zonaldeko aurrerabide sozio ekonomikoa sustatzea da, 14 neurri, 51 jarduera eta 10 proiektu enblematikoren exekuzioaren, programazioaren eta finantzazioaren bidez, Pirinioetako tokiko erakundeek proposatuta. Horiek biztanleak finkatzeko eta jarduera ekonomiko berriak eta zonaldeko laneko beste ekimenak sustatzeko erabiliko dira. Plan honek barne hartutako jarduera guztiak gauzatzeko hasierako aurrekontua 211 milioi euroetakoa da, eta 2007 eta 2009. urte artean garatuko da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa