Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur Nafarroako Parlamentuan bere inbestidura hitzaldia aurkeztu du, gehiengo parlamentarioa bildu, bera Presidente gisa berriz aukeratu eta Nafarroako Gobernuaren oinarri berriak ezarriko dituen legealdiko programa bat. Horri dagokionez, Miguel Sanz jaunak aipatutako programa "aurrerabide eta ongizateko programatzat" definitu du, "talde parlamentarioen ekimenei irekita". Hala ere, gonbidapena ez zaie izaera konstituzionalistako alderdiei espresuki zuzendu.
Nafarroako Gobernuak Ablitasko ohiko ureztaketa gaurkotzeko proiektua onetsi du. Erabaki hau hartu baino lehen, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak obraren proiektuaren erredakzioa esleitu dio "Riegos de Navarra" sozietate publikoari.
Cultur programak hainbat ikuskizun eskainiko ditu berriz asteburu honetan Foru Erkidegoko zenbait herritan eta enklabe turistikotan. Programa hau Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuarena da eta haren helburua da Foru Erkidegoan turisten egonaldia atseginagoa egitea .