(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiak bere azken edizioa itxi du hamaika mila ikusle jaso ondoren

ostirala, 2007.eko abuztuak 10

Oliteko Antzerki KIasikoko Jaialdiaren zortzigarren edizioa, uztailaren 20 eta abuztuaren 5 bitartean antolatuta, antolaketaren arabera, orain arte antolatutako jaialdietatik bisitari gehien jaso dituen edizioa izan da, 11.812 ikuslerekin.



2007ko jaialdiak 28 jarduera desberdin izan ditu, aurreko edizioan baino zortzi gehiago. Horietako sei La Cava barrutian garatu dira, zortzi San Pedro Elizako Klaustroan, lau Errege Jauregian, zazpi Oliteko kaleetan eta plazetan, eta hiru bestelako gunetan, esaterako: Erdi Aroko Galeriak, Mahatsondoaren Museoa eta Paradore Nazionala.


Programazioaren nukleo nagusia La Cava eta San Pedro Elizako Klaustroan antolatutakoa jarduerak izan dira. Horiei, kaleko antzerkiko hainbat jarduera, animazio jarduerak, musika, hitzaldiak eta hedapen topaguneak gehitu behar zaizkie.


Programa aurreikusitakoaren arabera garatu da, salbuespen batekin: "La cabara" ikuskizuna, Oliteko plazarako antolatuta, uztailaren 21ean, azken unean, eta protagonista gaixorik jarri zelako, Malaspulgas konpainiaren "El lazarillo de Tormes" lanarengatik ordezkatu zen.


Bertaratutako guztietatik, 3.190 La Cava barrutiko ikuskizunetara joan ziren, 1.035 San Pedro Elizako Klaustrokoetara, 2.337 beste gunetan garatutako jardueretara, eta 5.250 "Los territorios del teatro" erakusketara, Jaialdiko lehengo argazki erakusketa.


 

Antolatzaileen ustez, 2007ko edizioa aurrera pausu garrantzitsua izan da Jaialdia finkatzeari dagokionez, izan ere, guneak eta proposamenak eszena adierazpenetatik haratago zabaldu dira, eta girotze eta kaleko jarduerak hartu dira barne. Azken horietan, 2.000 ikuslek baino gehiago hartu dute parte.


Aurten aurrekontua %12a igo da, aurreko edizioarekin konparatuta, eta gastua 740.000 eurokoa izan da.


Oliteko Antzerki Klasikoaren Jaialdia Kultura eta Turismo Departamentuaren eta Vianako Printze Erakundearen programa bat da, Oliteko Udalaren, Cementos Portland-Valderrivas enpresaren eta Autopistas de Navarra enpresaren babesarekin eta Paradore Nazionalen, Oliteko Errege Jauregiren eta Nafarroako Ardoa Jatorri Deitura Araupetzen duen Kontseiluaren laguntzarekin. Programa honen helburu nagusia publikoari garaiko antzerki klasikoaren ekoizpen hoberenetariko bat gerturatzea da, eta aldi berean, antzerkiari, oro har, eta antzerki klasikoari buruzko, zehazki, topaketa, komunikazio eta elkartruke foro gisa erabili nahi da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa