(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Foruzaingoaren dispositibo berezia ezarriko da Tafallako zaindariaren jaiak direla eta

ostirala, 2007.eko abuztuak 10

Foruzaingoak dispositibo berezi bat ezarri du Tafallako jaiak direla eta. Hura datorren asteartean, hilak 14, jarriko da abian, eta astelehenean, hilak 20, amaituko da, eta gainontzeko poliziekin koordinatuta garatuko da, antolatu berri den Segurtasuneko Tokiko Batzordean erabakitakoari jarraiki.



Foruzaingoak jai guztietan aktibo edukiko du, etengabeko ordutegian, Tafallako Komisariaren Hiritarrenganako Arretako Bulegoa. Bertan, hiritarrek euren salaketak aurkeztu edo poliziaren laguntza eskatu ahal izango dute, bertara joanez edo telefonoaren bidez (112 edo 948-704265).


Halaber, Foruzaingoak bestelako zerbitzu berezi aurreikusi du, trafiko, hiritarren segurtasun, joko eta ikuskizun eta ikerketa kriminaleko arloan.


Trafikoari dagokionez, Udaltzaingoarekin koordinatuz, goizeko, arratsaldeko eta gaueko ordutegian, hirira sartzeko errepidetan, alkoholemiako eta abiadurako prebentzio kontrolak ezarriko dira. Horretaz gain, trafikoa eten egingo eta erregulatuko da, jaietako ekintzen eraginez, besteak beste: jaiei hasiera ematen dien kohetea jaurtitzea (bota daitezkeen objektuak zaintzeko kontrolak ere instalatuko dira), entzierro txikia eta entzierroa, erraldoien eta buru handien konpartsa, zezen festen irteera eta 20rako programatutako txirrindularitza lasterketak.


Horretaz gain, Foruzaingoak patrullajeak egingo ditu, uniformez eta herritarrez jantzita, Tafallako erdialdeko zonaldetan, administrazio deliturik edo arau-hausterik ez izateko, esaterako, droga salerosketak, genero erasoak....Bestalde, polizia judizialeko agenteek ere Hiritarrenganako Arretako Bulegoak bildutako salaketak edo kaleko agenteek ofizioz jarritakoak ikertuko dituzte.


Joko eta Ikuskizunetako Dibisioaren agenteek Agintaritza Ordezkaritzari dagozkion lanak burutuko dituzte, Cidacos hirirako programatutako zezen ikuskizunetan. Horretaz gain, ikuskizun hauetan bilduko diren jende multzoen segurtasunaren alde ere egingo dute.


Gogoratu behar da 2006. urteko Tafallako jaietan, Foruzaingoak, guztira, legez kontrako jarduera penalek eragindako 20 salaketa judizialki ikertu eta izapidetu zituela, gehienak ebasketek eraginda; Foruzaingoaren agenteek 15 salaketa jarri zituzten estupefazienteak bide publikoan hartzeagatik, alegia, Hiritarraren Segurtasunari buruzko Legeko arau-hauste larria; eta Agintaritza Ordezkari gisa, bere agenteek programan aurreikusitako 12 zezen festak kontrolatu zituzten: zezen korridak, nobilladak eta gainerako ikuskizunak.


Trafikoari dagokionez, 2006. urtean, alkoholeko 347 proba egin zitzaizkien horrenbeste gidariei. Horietatik 7 positibo izan ziren, eta abiadura neurtu zitzaien 2.147 ibilgailuri. Horietatik 22 salatu zituzten.


2007ko Tafallako Komisariako poliziaren jarduerari buruzko datuak


Aurtengo hilabeteotan, Tafallako Foruzaingoaren Komisariari atxikitako agenteek 44 lagun atxilotu dituzten askotariko delituak egiteagatik, batez ere, trafikoarekin eta tratu txarrekin lotutakoak. Horretaz gain, 84 salaketa bildu, izapidetu eta Tafallako auzitegira eraman dituzte, Hiritarrenganako Arretako Bulegoan jarrita, bai penalak eta bai administratiboak. Eta 57 hiritar salatu dituzte, debekatutako substantziak, armak eta estupefazienteak edukitzeagatik. Horiei dagokienez, horrenbeste konfiskatze akta idatzi dituzte.


Trafikoaren eta ingurumenari dagokionez, Foruzaingoak 291 administrazio salaketa ezarri dituzte, Trafiko, Hiritar Segurtasun, Armen Araudi eta Ingurumen arloko arau-hausteengatik.


Prebentzio eta patrullaje lanetan, Foruzaingoak Tafallako Komisariaren jarduera esparruko udalerrietan 3.000 ibilgailu inguru kontrolatu ditu, bertako okupatzaileak identifikatuz, eta oinezko patruilako 594 ordu osatu dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa