(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Prezipitazio ezak ekilorearen eta artoaren hazkuntza moteldu du astelehena, 2007.eko abuztuak 13

Denbora luzez prezipitaziorik gabe izatea, Nafarroako lehorreko udako laborantzen garapenean kalte egiten hasi da, esaterako: ekilorea eta artoa. Horien garpen ona moteldu egin da, lehorregiak dauden lurzoruen eraginez. Horrela aipatzen da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuek zelaiaren egoerari buruz egindako asteko txostenean, abuztuaren 3 eta 10 arteko aldiari dagokionez.


Ikuspegi meteorologikoaren arabera, aste honen berezko ezaugarria udako berezko erregistro termometrikoen hasiera bat izan da. Ondoren, bai eguneko eta gaueko tenperaturak historikoetatik beherakoak izan dira, iparraldeko osagaiko haizeak nagusitu dira eta prezipitazio ahularen bat erregistratu da. Azken horiek nabarmenagoak izan dira, Nafarroako isurialde kantabriarra izan dira.


Hain zuzen ere, Iruñeko Arroko, Pirinioetako eta Lizarrako ekiloreek kapitulu onak dituzte, batez ere, ereite goiztiarrekoak, eta une hauetan pipak sortzen ari dira. Estadio hori oso zorrotza da premia hidrikoei dagokienez, beraz, prezipitaziorik eza bere horretan mantenduz gero, etekina nabarmen kaltetuko da. Sakana eta Erro Bailaretako bazka-artoa antzeko egoeran aurkitzen da. Bertan, aurreratuenak alea sortzen hasten ari dira eta ia gehienak lorea sortzera doaz. Oro har, nahiko itxura mugatua dute eta euriaren zain daude laborantzari bultzada begetatiboa emateko, eta hein berean, artaburuko ugari emateko. Aipatu behar da iparraldean, laborantza honetarako erabilitako azalera egonkorra mantentzen da. Erriberako ureztatze-sailetan, ordea, ez da hain egonkorra mantentzen, eta bertan, kanpaina honetan izandako arto-alearen prezio garestiak freskoa txikitzeko erabiliko den arto finkak kontratatzeko arazoak eragingo ditu.


 Laboreen zonaldeei dagokienez, lurzoru lehorren eraginez, hurrengo ereitea prestatzeko lanak geldirik daude, eta lanak lastoa fardeletan biltzean eta ondoren lasto multzoetan edo zuzenean kamioietan biltzean oinarritzen ari dira, animaliekin erabiltzeko edo biomasan erabiltzeko. Biomasa plantan sortutako arazoen eta abeltzainek lasto gutxiago eskatzearen eraginez (bazka-konpainia ona eta produkzioko kostu garestiak pentsua igotzearen eraginez, besteak beste), lastoaren eskaintza aurtengorako eskaera baino handiagoa da, beraz, belar-meta ugari ikusten dira partzeletan, baita fardeletan bilduko den lastoa ere. Horrenbestez, hura txikitu eta zelaira bota beharko dute.


Hein beran, zonalde horietan, kooperatibek laboreen barietate desberdinak sailkatzen eta ziurtatzen dituzte, bazkideei kanpaina balantzeak aurkezten dituzte eta garrantzitsua da irin enpresetarako edo pentsurako ale irteera, salmentako prezio bikainak aprobetxatuz.


Baratzeko eta ureztatzeko laborantzak


Baratzetako eta ureztatzeko laborantzak, eguraldiak, aurtengo udarako ohikoa izaten ari den joera jarraitu du. Bertan, termometroek oso jauzi termiko nabariak erregistratu zituzten, oso denbora aldi laburretan. Horrela, bi egunetan 40 gradu inguruko tenperaturak erregistratu ziren, eta zenbait ordu ondoren, hogei graduetara jaitsi ziren. Aldaketa termiko horiek laborantzetan oso eragin negatiboak sortzen ari dira.


Hain zuzen ere, kontserbarako tomatearen uzta arruntasun osoz biltzen ari beharko litzateke, baina probak bakarrik Buñuel eta Ribaforada zonaldean egin dira, eta zenbait kasutan uzta hurrengo asterako biltzea proposatu da.


Kalabazinaren uzta oso emaitza onekin biltzen jarraitzen dela, berenjenaren kasuan ez bezala. Azken horren uzta atzeratzeaz gain, fruitu txikiak eta urriak izaten ari dira.


Arto gozoan, dagoeneko, uzta biltzen hasi da Funeseko zelaietan, laborantza horrekin ereiteko azalera 800 hektareetara iristen den kanpaina batean, aurrekoa baino %20 gehiago eta oso aukera onekin. Horretaz gain, bazka artorako partzelaren batean ere hasi egin da, eta mozketa hilaren bukaerako atzeratu behar izan da, etekin onerako garapen begetatibo egokirik lortu ez delako, eta prezioei dagokienez, zalantza ugari daudelako. Alerako artoak bere bilakaera jarraitzen du, zertxobait atzeratua baina, positiboa. Hala ere, aipatutako jauzi termikoek ale-buruen hazkuntzari kaltetzearen beldur dira, egungo hauskortasuneko egoera honetan.


Bestalde, udazken eta neguko barazki landaketek jarraitzen dute, eta krutziferoak bere goren aldian daude. Alkatxofa ateratzeko lanak amaierara iristen ari dira ekoizpen eta prezioetan kanpaina on batean. Izozten industriarako babarrun berdeari ekin egin zaio, espero ziren baino emaitza ahulxeagoekin, uztailean egindako ereiteei dagokienez, berriz, oso itxaropen onak ikusten dira.


Azkenik, aipatu behar da, frutaren kanpaina oso modu arruntean garatzen ari dela; muxiken uzta (Baby-gold VII eta VII, eta Andros barietateak, besteak beste) oso ekoizpen onekin eta prezio onargarriekin bildu dira industriarako muxiketan, udare barietateak (Ercolini, limoikoa eta Williams) eta Gala sagarra, berriz, biltegietara eramaten ari dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa