(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laster jarriko da abian Erriberako hondakin solidoak tratatzeko planta astelehena, 2007.eko abuztuak 13

Instalazioak bere jardueraren zati bat gelditu zuen uztaila amaierako sutea gertatu aurretiko errendimendu maila berberean daude


Catalán kontseilaria egindako bisita batean.

Catalán kontseilariak egindako bisita batean. ( irudia handitu )

Tuterako "El Culebrete" parajean kokatutako Erriberako hondakin solidoak tratatzeko plantak, aurreko astean, probak egiteko eta abaian jartzeko aldiari ekin egin zion, uztaila amaieran, bere jarduera gelditu zuen sutea izan ondoren. Horrela, konponketaren aurreikusitako egutegiarekin bat egin du.


Zio horrekin, Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán, eta Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateko presidenteak, José María Navarro, besteak beste, gertakaria eman aurretiko errendimendu berberean dauden instalazioak bisitatu dituzte.


Une hauetan, plantak egunero, 25 eta 30 tona hondakin tratatzen ditu, alde batetik, materia organikoa bereiziz eta garbituz, digestorean prozesatzeko eta kargatzeko, eta bestalde, birziklatu daitezkeen hondakin inerteak, esaterako, papera, plastikoak, latak eta brikak. Plantaren edukierari esker, egunero, 120 Tn landu litezke, beharrezkoa izango balitz. Bestalde, digestoreak duen 5.600 m3 edukiera 5.000 kiloz inguru arduratuko da, gainontzekoa segurtasun margen moduan baztertuz.


Plantaren helburu nagusia zabor organikoa egonkortzea da Zabortegien Arau Komunitarioaren arabera, biometanizazio tratamenduaren ondoren botatako hondakinek atmosfera zein azpi lurzorua kutsatzeko dute gaitasuna murrizteko. Hura abian jarri da Nafarroak zabortegietan utzitako hondakinak aurretik tratatzea exijitzen duen aipatutako Araua betetzeko esparru barruan.


Hein berean, aipatutako Arauak dio 2009. urtean, zabortegian bota beharreko hiriko hondakin biodegradagarrien kopuru guztiak ez duela 1995. urtean sortutako mota bereko hondakinen kopuru guztiaren %50a gainditu behar. Nafarroak jarraibide horiek zehatz meats beteko ditu "El Culebrete" bezalako instalazioei esker. Horiek legetik eta ingurumenarekiko errespetutik kanpo utziko ditu aurretik tratatu ez diren hondakinak barne hartzen dituzten zabortegiak.


Erriberako hondakin solidoak tratatzeko planta urtean 50.000 hondakin tona tratatzeko prestatuta dago, konpostatutako amaierako produktuko 6.000 tona ekoiztuko ditu eta elektrizitateko 5.600 mw/o. sortuko ditu, bere kontsumoa alde batera utzita.


Hondakin organikoetatik energia lortzeko gaitasuna tratatzen eta biogasa ateratzen dien erreaktore baten ardura da. Horrek, hein berean, energia elektrikoa sortzen du eta metanoa atmosferara igortzea ekiditen du ("negutegi efektuaren" alde gehien egiten duen bigarren gasa, karbono dioxidoaren ondoren); emaitzazko energia garbia eta berriztagarria sortzen du Kyotoko protokoloaren filosofiarekin erabat bat eginez.


Proiektua aurrera eramateko 9.616.193 € inbertitu behar izan dira, horietatik, 3.662.082 € Europako Kohesio Funtsaren bidez eman dira; 4.992.492 €, Nafarroako Gobernuaren bideez, 961.619 € Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatearen bidez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa