(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ilundaineko Basa-Faunako Berreskuratze Zentroak lau hontz askatu ditu Iruñeko Taconera parkean astelehena, 2007.eko abuztuak 13

Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ilundaingo Basa-Faunako Berreskuratze Zentroak, Hiri Faunaren Lagunen Elkartearekin lankidetzan, lau hontz askatu ditu Iruñeko Taconera Parkean. Irrati-transmisoreekin markatutako lau hontz hauek Vistabella zonaldean askatzea (Teobaldo II de Champaña Monumentua), hamaika hontz askatzeko aurretik garatutako prozesuaren jarraipena izan da. Azken horiek bertan askatu ziren, uztailaren 26an.


Los autillos, en el Centro de Recuperación.

Hontzak berreskuratze zentroan. ( irudia handitu )

Urtero, Berreskuratze Zentroan 30 hontz inguru sartzen dira. Horiek, berreskuratze prozesua jarraitu ondoren, naturan askatzen dira berriz. Espezie honekin burututako lanaren benetako eraginkortasuna ezagutzeko helburuarekin, Berreskuratze Zentroak markatze eta irrati bidezko jarraipeneko programa bati ekin egin dio. Horretarako, irrati-transmisore bat ipini zaie, motxila sistemaren bidez. Horrek 1,5 kilo pisatzen ditu. Zentroaren boluntarioek eta Hiri Faunaren Lagunen Elkartearen kideek burutzen dute aipatutako jarraipen prozesua.


Ilundaingo Basa Faunaren Berreskuratze Zentroak, kausa bat edo beste dela eta, ingurumen naturalean bizi ezin diren basa-animaliak jasotzen ditu. Biltze sistema 112 larrialdietarako zenbakiaren inguruan egituratzen da, hartara, pertsona batek egoera larrian dagoen mota horietako animalia bat aurkitzen duenean, zenbaki hau markatuko du eta Zentroaren teknikari batek bere etxeraino joango da bere bila joateko. Hortik, animalia Nafarroako Gobernuak Ilundaindik gertu dituen instalazioetara eramango da; bertan, albaiteroak egindako lehenengo azterketa batean, aipatuko zergatik animalia ez den gai bera bakarrik bizitzeko. Diagnostikoaren ondoren, tratamendu egokia egiten da: hura kirurgietan, elikaduran, jarreraren aldaketan, etab. datza. Azkenik, animaliak euren inguruan askatzen dira.

Hontzak gure parketara apirila amaieran edo maiatza hasieran Afrikatik datozen hontz txiki batzuk dira. Bidaia hori zoragarria da, kontuan hartzen badugu animali horiek nekez gainditzen dituztela 150 gramoko pisua, eta horietako asko, ez direla 100 gramoetara iristen.
Hontzak

Hontzak. ( irudia handitu )

Parketera iristen direnean, hontz bikoteek euren habia kokatzeko leku bat bilatzen dute. Hura, normalean, harrizko horma batean edo zuhaitz zulo batean izaten da. Emeak arrautzak 25 egunez txitatzen ditu, eta ekainaren erdialdean, lehenengo txitak jaiotzen dira. Bizitzako lehenengo 15 egunez, hontz txikiak habian izaten dira gurasoek elikatzen dituzten bitartean. Oso goiz, habiatik ateratzen dira hegan egiten ikasi baino lehen eta inguruko adarretatik sakabanatzen dira harraparien erasoa saihesteko. Aldi horretan euren lehenengo hegaldiak entseatzen hasten dira. Batzuetan, ikasten ari diren bitartean edo zaratek ikaratuta erori egiten dira (batez ere jaietako su artifizialengatik) eta aurkitzen dituzten pertsonek jaso egiten dituzte. Hala ere, komenigarria da txita horiek zuhaitzera berriz igotzeko gai direla gogoratzea, eta lurrean aurkituz gero, komenigarriena dela adar batean ipintzea, katuetatik eta beste harraparietatik urrun.


Nolanahi ere, Berreskuratze Zentora iristen diren hontzak, tratamendu egokia jaso ondoren, hegaldi-paletetara eramaten dituzte, giharrak indartzeko eta ehiza egiten ikasteko; alegia: basa-animalia gisa bizitzeko nahitaezko baldintza.


Aipatu behar da 2006. urtean Ilundaingo Basa-Faunaren Berreskuratze Zentroan 600 animalia inguru sartu zirela, eta horietatik, erdia askatu ahal izan ziren tratamendua jaso ondoren.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa