(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Gaur eguerdian Miguel Sanz presidente duen Nafarroako Gobernua osatzen duten hamabi kontseilariak eta bi presidenteordeak euren karguez jabetu dira

ostirala, 2007.eko abuztuak 17

Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoa Miguel Sanz Sesma Presidente duen Nafarroako Gobernua osatzen duten hamabi kontseilariak eta bi presidenteordeak euren karguez jabetzeko eszenatokia izan da.



Hamar kontseilariek osatzen dute Nafarroako Gobernu berria (horietako bi presidenteordeak), UPN alderdiaren proposamenaren bidez izendatuta, baita CDN alderdiko beste bik ere, aurreko astean bi alderi politikoek sinatutako hitzarmenari jarraiki.


Ekitaldia Nafarroako himnoarekin hasi da. Ondoren, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak, Ildefonso Sebastián Labayen, Presidentearen foru dekretuak irakurri ditu, atzo sinatuta eta gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta. Euren bidez, Foru Exekutibo berria egituratzen den hamabi departamentuen titularrak izendatzen dira. Horiek izendatzen zituzten heinean, euren kargua zin egin dute.


Hain zuzen ere, honako kontseilariek zin egin dituzte euren karguak: Javier Caballero Martínez (Lehendakaritza, Justizia eta Barnea), Álvaro Miranda Simavilla (Ekonomia eta Ogasuna), Alberto Catalán Higueras (Erakundeen Harremanak eta Gobernuaren Bozeramailea), Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea (Hezkuntza), Mª Isabel García Malo (Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirola), Juan Ramón Corpas Mauleón (Kultura eta Turismoa), Laura Alba Cuadrado (Herri Lan, Garraio eta Komunikazioak) eta José María Roig Aldasoro (Berrikuntza, Enpresa eta Lana).


Hurrengo kontseilariek euren karguak zin egin dituzte: Amelia Salanueva Murguialday (Toki Administrazioa), María Kutz Peironcely (Osasuna), José Carlos Esparza Sáez (Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendua) eta Begoña Sanzberro Iturriria (Landa Garapena eta Ingurumena), azken horrek bere karguari zin egiteko formula erabat euskaraz erabili du.


Dagokion kargua zin egin ondoren, Miguel Sanz Presidenteak kontseilari berri bakoitzari Nafarroako armarria duen intsignia ipini die.


Ondoren, Javier Caballero Lehen Presidenteorde eta Álvaro Miranda Bigarren Presidente izendatu dira, eta biak euren karguez jabetu dira.


Ekitaldia amaitzeko, Miguel Sanz Presidenteak hitzaldi instituzionala irakurri du eta, ondoren, Nafarroako Gobernu berriaren argazki tradizionala atera da Nafarroako Jauregiaren lorategietan. Bitartean, ekitaldiko gainontzeko gonbidatuak (ehun baino gehiago), lagunak eta kontseilarien senitartekoak, bereziki, Solairu Noblean eskaini den aperitibo batera joan dira, eta argazki ofiziala atera ondoren, Foru Exekutibo berriko kideak beraiekin batera bildu dira bertan.

Dokumentazioa:
Miguel Sanz Sesma presidentearen hitzaldia

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa