Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Aurkeztu da 2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak egiteko eta izapidetzeko egutegia
astelehena, 2007.eko abuztuak 20Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Álvaro Miranda Simavilla, gaurko gobernuaren bilkuran, 2008. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak egiteko eta izapidetzeko egutegia aurkeztu du. Horren arabera, Aurrekontuen Proiektua Parlamentuari igorriko zaio azaroaren amaieran.
Departamentuak dokumentua irailaren 3tik aurrera hasiko dira egiten, Gobernuak, Gobernu berria eratzearen ondorioz, dekretuak Departamentuen oinarrizko egiturarekin ontzat ematea aurreikusitako data.
Irailaren 13an, ohiz kanpoko bilkuran, departamentu bakoitzaren gastuaren gehienezko zifra ontzat emango da. Horiek, euren gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenak urria erdialdean bidali beharko dituzte.
Azaroan, aurrekontuen aurre-proiektua Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari aurkeztuko zaio eta, azkenean, aurreikusi da Nafarroako Gobernuak proiektua azaroaren 21ean aurkeztea. Data horretan, Nafarroako Parlamentuari bidaliko zaio eztabaidatzeko eta ontzat emateko.