(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak gomendatzen du Nafarroako errepidetatik kontu handiz ibiltzea ur baltsak egon daitezkeelako

asteartea, 2007.eko abuztuak 21

Nafarroako Gobernuak gomendatu du gaur kontu handiz ibiltzea Nafarroako errepideetatik, eguraldi txarraren eta azken 12 orduz eten gabe euria egiten egotearen eraginez. Bereziki gomendatzen da abiadura errepidearen egoeraren araberakoa izatea eta ibilgailuen artean tarte handiago uztea.



Nafarroako Errepideen Kontrol Zentroak 11etan adierazi duen bezala, gaurko lehenengo ordutatik errepide nafarren kartel informatiboak aktibatu dira, gidariei kontu handiz gidatzeko eta abiadura moteltzeko eskatuz.


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko langileek, dagoeneko, konpondu dituzten Iruña-Behobia (N-121-A) errepidean gaur goizean izandako baltsen arazoak, eta Doneztebeko iparraldeko zatian, zehazki 57,7 (Igantzi) eta 62 (Lesaka) kilometroen puntuetan.


Era berean, Nafarroako Larrialdietako Agentziak (HLA) gaur Meteorologiako Erakunde Nazionaleko ohar bat jaso du, alerta horiarekin (2/4), euri ugari izateagatik (40l/m2 12 orduz) Kantauriko zonaldetan Foru Komunitateko Pirinioetan. Ohar hori Foruzaingoari, Su-hiltzaileen Zerbitzuari, Sos Nafarroa 112 telefonoari eta Errepideak Kontserbatzeko Zerbitzuari igorri zaie.


Adin txikiko bat atxilotu dute Tuteran amari tratu txarrak emateagatik


Foruzaingoaren Agenteek Iruñeko Adin Txikikoen Fiskaltzari izapideak igorri dizkio, adin txikiko baten atxiloketaren berri emateko. Aipatutako atxiloketa Tuteran izan zen, familia esparruan tratu txarrak emategatik, ama eraso eta zauriak eta urradurak aurpegian eragin ondoren. Horren eraginez, amak medikuaren laguntza behar izan zuen.


Poliziaren atxiloketa larunbateko hamaiketan izan zen. Orduan, Udaltzaingoaren patruila bat mobilizatu zuten, Alberto Pelairea kaltean, familia gatazka bat izan zitekeelako, erriberako hiriburuan. Udaltzaingoek egiaztatu zuten bezala, Ekuadorreko 32 urteko emakume bat astindu zuten, aurpegian zauriak eta urradurak zituela, dirudienez, 17 urteko semeak kalean bertan eraso egin ondoren. Semeak familia etxean hartu zuen babesa.


Beranduxeago agenteek adin txikikoa atxilotu zuten eta Tuterako Foruzaingoaren Komisariara eraman zuten. Bertan, Polizia Judizialeko kideek poliziako izapideak osatu zituzten eta Adin Txikikoen Fiskaltzari igorri zizkioten.


Foruzaingoak hamaika salaketa penal bildu dituzte Tafallako jaietan


Tafallako zaindariaren jaiak amaitu ondoren, abuztuaren 14 eta 20 bitartean, Foruzaingoaren dispositiboa (Segurtasuneko Toki Batzordeak erabakitakoaren arabera) normaltasun osoz garatu da eta ezaugarri nabarmenena, hiritar segurtasuneko eta trafikoko esparruan gertakari larririk eza izan da.


Hiritarrenganako Arretako Bulegoan, guztira, hamaika salaketa penal bildu, ikertu eta Tafallako auzitegira izapidetu dira, hau da, 2006ko jaietan izandako hogei salaketak baino %45 gutxiago. Aipatutako bulegoan, Tafallako Komisariaren egoitzetan kokatuta, Auzitegietako eraikinean, bost salaketa jaso dira ibilgailuan lapurtzeagatik eta gainontzekoak, hamaika arte, poltsak eta dokumentazioa osteagatik.


Bestalde, Hiritar Segurtasuneko agenteek 101 ibilgailu kontratu eta 301 pertsona identifikatu zituzten egoera desberdinetan: prebentzio kontrolak, borrokak, eta hiritarren eskakizunak, besteak beste. Jarduera horien ondorioz, 25 administrazio salaketa izapidetu ziren Hiritar Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik, batez ere, drogak edukitzeagatik edo hartzeagatik bide publikoan. Bi lagun atxilotu ziren alkoholdun edarien eraginpean gidatzeagatik.


Trafiko esparruan, jarduera desberdinak garatu dira. Horietan Atestatuen, Radarraren eta Bide Segurtasunaren brigaden patruilek hartu dute parte. Alderdi positiboena gertakari larririk eza izan da. Prebentzio arloan alkoholemiako 262 proba burutu ziren, eta horietatik, zazpi bakarrik (%2,67 inguru) positiboak izan ziren, gidatzeko baimendutako tasa gainditzeagatik. Halaber, radar taldeek 408 ibilgailuren abiadura neurtu zuten, Tafallako inguruetan, eta horietatik 18 salatu zituzten seinaleek baimendutako abiadura gainditzeagatik.


Joko eta Ikuskizunen Departamentuak 18 jai kontrolatu zituzten (entzierroak, korridak eta nobilladak eta zezen-ikuskizunen araudiaren 14 arau-hauste salatu ziren. Horiek laster Barneko Zuzendaritza Nagusiari bidaliko zaizkio, zehapen espedientea irekitzeko.


Azkenik, azpimarratu behar da beste polizia kidegoekin izandako koordinazioa eta laguntza, batez ere, Udaltzaingoarekin, entzierroetako lanetan, trafiko kontrolean konpartsa ateratzerakoan eta zezen plazaren zainketan eta Tafallan irteera eta helmuga zuen txirrindularien lasterketaren kontrolean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa