(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


I.T.G.A. finkaren ate irekietako jardunaldia antolatu da Cadreitan Sanzberro kontseilariarekin batera

osteguna, 2007.eko abuztuak 23

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariarekin batera, Begoña Sanzberro Iturriria, gaur goizean ate irekien Jardunaldia antolatu da Institutu Tekniko eta Nekazaritza Kudeaketako (ITGA) finkan, Cadreitan. Zio hori dela eta, Nafarroako Gobernuaren aipatutako elkarte publikoak egindako entsegu garrantzitsuenen emaitzak aurkeztu dira eta "tomatearen brontzeztatze" izenarekin ezagutzen den gaixotasunei buruzko gomendioak eman dira.


Jornada de puertas abiertas del ITGA

Begoña Sanzberro kontseilaria eta Javier Sanz, ITGA elkartearen zuzendari-kudeatzailea. ( irudia handitu )


Jardunaldiaren inaugurazio ekitaldian, kontseilariak poz handiz agurtu ditu nekazariak eta ITGA elkartea garatzen ari den lana bermatu du. Aipatu du guztioi dagokigula nekazaritzako arazoak, beraz, nekazariek eta nekazaritza erakundeek Administrazioan parte hartu behar dutela, eta horretarako teknikak berritu eta hobetu behar direla.


Kontseilariaren hitzen ondoren, Jardunaldiak jarraitu du honako hauen hitzekin: Ricardo Biurrun, José Ignacio Macua teknikariak, eta Nekazaritza Zerbitzuko Iñaki Guembe, ITGA elkartearen zuzendari-kudeatzaileak koordinatuta, Javier Sanz.


Hain zuzen ere, Ricardo Biurrun eta Ignacio Guembe jaunek, Nekazaritza Zerbitzuko burua, bere erakusketak "tomatearen brontzeztatze" izeneko gaixotasunean murgildu ditu. Horri dagokionez, gogoarazi du birus hori harrapatu duten Nafarroan landatutako lehenengo landareak 1993. urtean aurkitu zirela eta 2002. urte arte ez zela foku positibo gehiagorik agertu. 2005eko Nekazaritza kontseilariaren FOru Agindu baten bidez, burutu beharreko nahitaezko eta aukerazko neurriak zehaztu ziren, mota horretako gaixotasuna agertzean. Horietan borroka kimikoa ez da eraginkorra. Gaixotasun horren aurkako borroka, hurrengo oinarrizko puntutan murgiltzen dira: gaixotasunaren ezaugarriak hedatzea eta nekazariak prestatzea; arrisku zonaldetik eratorritako landare materiala bilakatzen duten industrietara pasatzen diren bektore estentsiboen populazioen jarraipena, eta laboratzetara eta hazitegietara pasatzen direnen jarraipena.


Laburbilduz, hainbat laborantzari eragiten dioten gaixotasun bat da, eta ondorioz, batez ere piperretan eta tomatetan galerak eragiten dira. Zehazki, batez ere tomateari, piperrari, letxugari, kardoari eta alkatxofari eragiten die. Behin eta berriro errepikatu da, batez ere, hazitegietan ahalik eta lasterren detektatzea eta kontrolatzea, hortik landare osasuntsuak atera ahal izateko eta partzelen kopuru adierazgarri bat jarraitzea.


Bestalde, Juan Ignacio Macua teknikariak, oro har, ITGA elkarteak hainbat laboretan burututako entseguen emaitzak aurkeztu ditu: berenjena, kalabazina, meloia, galia, piperra, sandia txikia eta tomatea. Berenjenari dagokionez, barietate zilindrikoetan eta biribiletan egin dira entseguak 22.200 landare hektarea bakoitzeko duten partzeletan. Era berean, kalabazinean entseguak egin dituzte, barietateei eta mamitze tratamenduei dagokienez. Kasu horretan, hektarea bakoitzeko dentsitatea 11.111 landareak dira. Esperimentazioa ere "beste erabileretako" tomateen 33 barietateetan egin da, 38.095 landareak hektarea bakoizteko dentsitatea duten partzeletan. Zuritutako tomateko barietateetan ere entseguak egin dira. Bereziki aipatu behar da "brontzeztatze" birusa toleratzen duten tomateko barietateetan burututako entsegua. Horretaz gain, tomatearen laborantzan, entsegua cherry tomatearen barietatean egin da.


Honako hauek dira burututako beste esperimentazio: landatze garaien eta likopeno barietateen entsegua; tomatearen eta piperraren bigungarriak (ahal den neurrian ingurumenaren exijentziak bete nahi dira); meloi eta sandiaren barietateak eta landatze garaiak; piper morroiren eta kristal piperraren barietateak, eta piper pikiloaren barietateak, eta California piperraren barietateak. Hori guztia osatzen da piperra landatzeko garaiei buruzko entseguekin eta laborantza hori ureztatzeko dosi desberdinei buruzko entseguekin, baita berenjena landatzeko dentsitateari buruzkoak ere.


ITGA finkan bertan, Cadreitan, Sanzberro kontseilariak adierazi du, komunikabide desberdinen aurrean, berak eta bere Departamentuak egin nahi dutena nekazaritza eta ingurumena bateratzea dela. Ekoizleari eta kontsumitzaileari aplikatzen zaizkien prezioen arteko desberdintasunari buruz galdetu diote ere, eta kontseilariak erantzun du desberdintasunak oso nabariak direla eta gai hau mahai gainean edukitzeko gai bat dela. Horretaz gain, galdetu diote ea nekazariak bizirik iraun dezakeen erkidegoko laguntzarik gabe, eta kontseilariak erantzun du azpi sektore ugaritan esku hartutako prezioak mantentzen direla, eta horri erantsi behar zaiola, gero eta handiagoak diren askotariko izaerako exijentzia daudela. Horregatik, bere ustez Europan oso zaila da P.A.C.-tik eratorritako laguntzarik gabe jardutea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa