(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak sei GKE-ren bidez Perura bidaltzeko 600.000 euroko laguntza bideratu du lurrikararen kalteak arintzeko

ostirala, 2007.eko abuztuak 24

Nafarroako Gobernuak, Espainiako Gurutze Gorria-Asamblea Navarra, Médicus del Mundo, Fundación Acción contra el Hambre, UNICEF Comité Español, Medicus Mundi Navarra eta Nafarroako Elizbarrutiko Misioaren Erakundea GKE-ren bidez bideratuko du Perura bidaliko duen ohiz kanpoko 600.000 euroko laguntza. Laguntza hori aurreko astelehenean ontzat eman zen, Akordioaren bidez, aurreko astean herrialde honetan izandako lurrikarak eragindako kalteak arintzeko.



GKE bakoitzak 100.000 euroko diru-laguntza jasoko du laguntza humanitarioko, larrialdiko laguntzako eta eraikuntza txikiko proiektuak burutzeko, abuztuaren 15ean Peruko hegoaldeko kostaldean izandako lurrikarak kaltetutako pertsonentzat.


Dakigun bezala, orain arte, hondamendi honek 500 hildako eta milaka lagun zauritu eta kaltetu utzi du, batez ere Pisco, Ica eta Chincha zonaldetan, eta egiturako kalte larriak eragin ditu. Horregatik, nazioarteko laguntza humanitarioa nahitaezkoa da elikadura paketeak eta larrialdizko bestelako sargaiak bidaltzeko (mantak, ura edateko ur bilakatzeko kloro pastillak, edateko ura gordetzeko plastikozko bidoiak, eltxo-sareak edo higiene kitak, besteak beste), baita komunitate kaltetuenentzako banaketako ekipamendu txikiak eta eraikuntza txikiak ere.


Gobernuak 16,2 milioi euro bidali ditu Perura 2001. urtetik garapen lankidetzarako proiektuetarako


2001. urtetik eta aurtengo 2007. urtera arte, Nafarroako Gobernuak Perura 16,2 milioi € bidali ditu garapen lankidetzako proiektuetarako, askotariko GKE-ren bidez bideratuta. Horietatik 2,2 milioi € 2007. urteari dagozkio.


Ondoren zehazten dira, alfabetoaren arabera antolatuta, erakundeen izenak eta 2001 eta 2007. urteen artean jasotako laguntzen zenbatekoa:





 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa