(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak 77.071 euro eman dizkio gaur inauguratutako Uharte-Arakileko Herri Kiroleko Parkeari

ostirala, 2007.eko abuztuak 24

Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, eta Turismoko zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras, gaur eguerdian Uharte-Arakileko Herri Kiroleko Parkearen inaugurazioan izan dira. Horietaz gain, bertan, herriko alkatea eta Cederna-Garalur elkarteko ordezkariak bildu dira.



Uharte-Arakileko Herri Kiroleko Parkeak Nafarroako Mendiaren Dinamizazio Turistikoko Planean parte hartzen du eta Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuko finantzazioa jasotzen du, 77.071 euroko ekarpenarekin. Uharte-Arakileko Udalak ere finantzazioan parte hartzen du. Cederna-Garalur elkarteak kudeatutako Dinamizazio Turistikoko Planaren barruan, 31 proiektu burutzen ari dira 2002.


Herri Kirola Itxesi mugartean instalatutako jolas eta olgetarako parkearen egitura-elementu bat da. Parke horretan kirola praktikatu daiteke eta bokazio turistiko nabarmena dauka, izan ere, bertan, bisitarientzat kirol jarduerak eta erakusketan antolatzea aurreikusi da.


Artzainen kulturarekin estu lotutako kiroleko modalitatetan oinarritutako figurak aukeratu dira, izan ere, euren sustatzaileek esandakoaren arabera, herri kirolaren jatorria baserriko eguneroko lanetan dago. Horretaz gain, Uharte-Arakileko herria estu lotuta izan da artzainen munduarekin, eta hura islatzen da urtero abuztuaren azken igandean antolatzen den azokan, Artzain Eguna dela eta. Egun hori beste jarduera bat bilakatzen da inauguratutako Parkearekin lotutako jardueren programaren barruan.


Uharte-Arakilek proiektu hau egitearen eta horren inguruko azpiegitura turistikoak eta jarduerak egitearen aldeko apustua egin du, sektorea berpizteko, bertako ekonomia dibertsifikatzeko eta bisitaria erakartzeko baliabide berriak bilatzeko.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa