(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


"Nature" aldizkari zientifikoak eta "The Times" egunkariko edizio digitalak Nafarroak energia berriztagarrien arloan duen buruzagitza nabarmendu dute

ostirala, 2007.eko abuztuak 24

Bi aldizkariek Foru Gobernuak sektore honetan egindako inbertsioak azpimarratu dituzte



"Nature" aldizkari ospetsuak, 2007. urteko Komunikazio eta Humanitateen Asturiaseko Printzearen saria, eta "The Times" egunkariko edizio digitalak nabarmendu berri dute artikulu banatan Nafarroak energia berriztagarrien sektorean duen buruzagitza.


La energía que gira: ¿cómo una pequeña región española ha logrado ser uno de los gigantes de la energía eólica mundial?

Izenburupean, "Nature" aldizkariak azpimarratu du Nafarroak ia bere elektrizitatearen %60a energia berriztagarrien bidez sortzen duela, batez ere haizea, eta nabarmendu du bere azken Plan Energetikoarekin (2005-2010) ehuneko hori gainditu nahi duela %75era iritsi arte, 2010. urtean.

"Nature" aldizkariak nabarmendu du Nafarroako Gobernua energia eolikoa Foru Komunitatean garatzearen alde ematen ari den laguntza, El Perdoneko lehenengo parke eolikoa eraiki zenetik 1994. urtean. Horrela, aldizkariak dio "Nafarroako Gobernuak 1.000 errota baino gehiagoren existentzia ontzat eman duela 32 parke eolikotan banatuta. 1995 eta 2004. urteen artean, 136 milioi euro baino gehiago inbertitu dituzten sektore berriztagarriaren konpainietan, eta hasierako finantzazioaren %30ean lagundu dutela, inbertitzaileei kreditu fiskalak emanez". Halaber, "Nature" aldizkariak aipatu du "Plan Energetikoak 240 milioi € gehiago erabili dituela berriztagarrien inbertsioetan. Nafarroan instalatutako ahalmen eolikoa 950 Mw-era iristen da, beraz, horrek nazional osoaren %8,5, Espainiako %2a den lurralde baterako, eta ia Frantziako bi herenak".


Halaber, argitalpenak adierazi du "Nafarroak 2003. urtean berriztagarrien sektorearekin lotutako berrogeita hamar enpresa baiko gehiago zituela eta urte horretan Europako politika erregionalaren politika hoberenaren saria jaso zuen Berlineko Energia Berriztagarriaren Europako Hitzaldian", eta azpimarratu du "Iruña Espainiako energia berriztagarriaren gune bilakatzeko bidean dago. Hiriak Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER), hartzen du barne, alegia, merkataritza aplikazioak sektore eolikoetan, eguzki sektorean eta bioenergetikoetan garatzea aztergai duen zentro bat. Horretaz gain, energia berriztagarrien prestakuntzako beste bi zentro nazional ditu ere". "Iazko udazkenean, -aldizkariak jarraitzen du- Nafarroako Unibertsitate Publikoak Espainiako graduondoko lehenengo programa atera zuen ingeniari elektroikoentzat, elektrizitate eolikoari eta eguzki elektrizitateari buruz, mota hauetako adituen goranzko eskaerari aurre egiteko asmoz".


Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak, José María Roig Aldasoro, positiboki baloratu ditu "Nature" eta "The Times" argitalpenetan agertutako informazioak, izan ere, "adibide horiek argi islatzen dute mundu guztian Nafarroan jarraitutako eredua ezagutzeko dagoen interesa, berriztagarrien arloko egungo garapen maila altuari dagokionez. Uste dugu osoko eredua dela, energia sorkuntza konbinatzen duena enpesa proiektuei esker, berrikuntza CENER zentroaren bidez (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala), eta prestakuntza CENIFER zentroaren bidez (Energia Berriztagarrien Prestakuntzako Osoko Zentro Nazionala), hiritarraren babesarekin eta gure ustez, beste herrietan eta herrialdeetan aplikatzeko aukerarekin.


Horretaz gain, Roig kontseilariak aipatu du "energia berriztagarriak, egun, Nafarroako nortasuneko bereizgarria direla, Foro Gobernuak berrikuntzaren alde hartutako konpromisoa eta hazkuntza ekonomikoa eta soziala garapen iraunkorrarekin bateratu daitezkeela islatzen duen zigilua". Horri dagokionez, Roig kontseilariak adierazi du "Nafarroako Gobernuak energiaren arrazoizko erabileraren aldeko apustua egin duela eta Espainiak Kyotoren helburuak betetzeko laguntza eman nahi duela".


"The Times" aldizkariaren usez, Nafarroa munduko erreferentzia bat da energia berriztagarrietan


"The Times" egunkariaren edizio digitalak bere artikuluan Foru Komunitateak energia berriztagarrietan duen buruzagitza ere azpimarratu zuen, eta adierazi zuen Nafarroak energia berriztagarrietan munduko buruzagi bilakatzeko emandako jauziak "nazioarteko interesa mugitu duela, izan ere, munduko toki desberdinetako ordezkariek Nafarroa bisitatu dute, baita Britainia Handia eta Irlanda ere. Hain zuzen ere, egunkariak dio "Britainia Handiak eta beste herrialdek elektrizitatearen goranzko eskaera nola enfokatzeari buruz eztabaida egiten dutenean, aldi berean, negutegi efektuko isuriak saihestuz, jende askok Nafarroari so egiten diotela bere inspirazio moduan". Era berean, azpimarratu du, azpimarratu du Nafarroak bestelako teknologiak garatzen dituela, esaterako, eguzki baratzak, energia lastotik sortzen duen biomasako planta bat, ura berotzeko eta generadore bat mugitzeko beroa erabiltzen duen eguzki energiako plantak. Horretaz gain, nabarmendu zuen "energia industria zonaldetan berreskuratzen duten baterako sorkuntzako ibaiak eta plantak erabiltzen dituzten planta hidroelektrikoen existentzia, energia hori gal ez dadin". Halaber, bio erregaiko planta bat dauka olio begetalak diesel bilakatzeko, erregai hau erabiltzen duen zerbitzu gune batekin".


Azkenik, "The Times" aldizkariak Britainia Handiko eta Espainiako energia berriztagarriaren ekoizpena konparatzen du. Azken horri "energia berriztagarrien munduko buruzagi" bilakatzen du, bere elektrizitatearen %21 baino gehiago iturri garbietatik sortzen duelako eta 2010. urterako %30 ingurura iritsi nahi duelako. Britainia Handiak, berriz, bere potentziaren %4a sortzen du energia berriztagarrien bidez eta 2010. urterako helburua %10 lortzea da.

Dokumentazioa:
Artículo original en inglés publicado en "Nature"

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa