(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak 356.231 euro aurreratu dizkie ordezkapen parlamentarioa duten alderdi politikoei azken hauteskundeetan lortutako emaitzengatik

ostirala, 2007.eko abuztuak 24

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du eta beraren bidez aurreratu du maiatzaren 27ko azken foru hauteskundeetan ordezkapen parlamentarioa izan zuten alderdi politikoei dagozkien diru-laguntza legalaren %45a.



Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak araupetzen dituen eta Nafarroako alderdi politikoei, lortutako emaitzen arabera, diru-laguntza bat ezartzen duen 16/1986 Foru Legeak, diru-laguntza publiko honen gehienezko %45eko aurrerakina ematea uzten du, Kontuetako Ganberak hauteskundeetako gastuak kontrolatzeko lanak amaitzen dituen bitartean.


Hauteskundeetarako azken hitzordu horretarako, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren 98/2007 foru aginduak diru-laguntzaren zenbatekoa 10.458 eurotan finkatu zuen lortutako eserleku bakoitzeko eta 0,84 euro gehiago ordezkapen parlamentarioa duten alderdiek lortutako boto bakoitzeko.


Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak orain alderdi politikoei 356.231,37 euro aurreratu dizkie, Nafarroako Parlamentu berrian ordezkariak dituzten bost alderdien artean honela banatzeko:



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa