(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Automobil gidariak kontu handiz ibili beharko dira Nafarroan ekaitza izateko arriskua dela eta asteartea, 2007.eko abuztuak 28

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du Meteorologiako Institutu Nazionalak, biharko, asteazkena, hilak 29, ekaitz gogorren arriskua iragarri duela Foru Komunitateko iparraldean, eta horri dagokionez, Nafarroako Gobernuak automobil-gidariei kontu handiz gidatzeko eskatu die.


Meteorologiaren iragarpenaren arabera, bihar, asteazkena, hilak 29, Nafarroan tarte lainotsuak izango dira, eta ipar erdialdean, oso lainotsuan. Ipar herenean eurietarako edo barreiatutako ekaitzetarako arriskua dago eta horiek erdi edo intentsitate handikoak izan daitezke. Foru Komunitatearen gainontzeko lekuetan, eurietarako edo barreiatutako ekaitzetarako arriskua dago, oro har, intentsitate moderatukoak. Gehienezko tenperaturak maila moderatuan eta nabarmenean jaitsi egingo dira, eta haizeak, arinak eta moderatuak egunaren hasieran, moderatu eta ziertzo bilakatuko dira Erriberan, egunaren amaiera aldean.


Nafarroako Larrialdietako Agentziak, honako gomendioak egin dizkie automobil-gidariei, ekaitza izanez gero:


- Abiadura moderatuaz gidatzea, ur korronte bat murgildu edo igaro daitekeen zonaldeetan gelditu gabe.


- Tokiko irratiak sintonizatzea jakinaren gainean jartzeko.


- Zuloei, lur jauziei, eroritako kable elektrikoei eta hiri zonaldetako higiezinetan eroritako bestelako objektuei arreta jartzea.


- Uraren mailak gurpilen maila gainditu dezakeen urez gainezka egindako zonaldetik pasatzea ekiditea, izan ere, ezkututako zuloek edo korronte gorakadak ibilgailua flotarazi eta arrastatu dezake.


 - Urez gainezka egindako zonalde bat nahita nahiez zeharkatu behar bada, oso mantso egin, motorra ez bustitzeko eta gelditzeko. Gurpilak uretan izan badira, ondoren galgen egoera egiaztatu behar da.


- Autoa gelditzen bada, utzi behar da eta gidaria leku altu eta seguru batera igo behar da.


Bestalde, horretaz gain, etxe barruetan eta oinezkoek kanpoaldean ere hainbat neurri hartzea gomendagarria da. Etxebizitzei dagokienez, gomendagarria da haizeak berarekin eraman ditzakeen kanpo objektuak kentzea, tailatuen, erretenen eta zorrotenen egoera egiaztatzea, eta etxeko gailuak deskonektatzea, deskarga elektrikoak ekiditeko edo bat-bateko tentsio igoera batek ez kaltetzeko.


Oinezkoei dagokienez, leku seguruetan babestu behar dira (eraikinak et itxitako ibilgailuak) eta ez dira ez mendi tontorretan edo bakarrik dauden zuhaizpean edo kobazuloetako sarretan egon behar, ezta elementu metalikoetatik gertu ere (alanbre-hesiak, trenbideak, linea elektrikoetako posteak) eta erlaitzetatik, markesinetatik, garabietatik eta ekaitzaren eraginez erori daitezkeen aldamioetatik urrundu behar dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa