(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrak irailaren 11 eta 16 bitartean Antzinako Musika Asteko XXXVIII. edizioa hartuko du barne asteazkena, 2007.eko abuztuak 29

Lizarrako Antzinako Musika Asteak, Nafarroako Gobernuak antolatuta, bere edizio berria antolatuko du irailaren 11 eta 16 bitartean, hainbat kontzerturekin: Divna eta Coro Melódi, The Musicians of the Globe, Vittorioy Lorenzo Ghielmi, el Ensemble Clément Janequin, Los Músicos de Su Alteza eta Nova Lux Ensemble. Kontzertu guztiak 20etan hasiko dira San Miguel elizan, azkenekoa izan ezik. Hura lagunarteko izaerako izango da eta irailaren 16an antolatuko da, 12etan, Golem Los Llanos zinetokian.


Lizarrako Antzinako Musika Astea

Musika Asteko kartela. ( irudia handitu )

Lehen kontzertua, asteartea irailak 11, Divna eta Coro Melodi-ren eskutik izango da eta "Lumières du chant byzantin" izeneko programa eskainiko dute. Taldea honela osatuta dago: Divna Ljubojevic, soprano eta zuzendaritza; Milovanovic Marija, altua; Tatiana Ristic, altua; Damnajovic Sasha, tenorea; Pejovic Dragan, tenorea; Ljujic Víctor, baxua; Supurovic Nenad, baxua eta Babic Srdjan, baxua.


Hurrengo egunean kontzertua The Musicians of the Globe taldearen eskutik eskainiko da, Philip Pickett-ren zuzendaritzapean. All The King’s Men izenburuko programa eskainiko dute, Morley, Johnson edo Wilson-en lanekin, besteak beste. Taldea honela osatzen da: Joanne Lunn, sopranoa; Adrian Chandler, biolina; Philip Pickett, txirula eztia; Lynda Sayce, lautea; Elizabeth Pallet, lautea eta gitarra, eta Catherine Finnis, biola eta baxua.


Ostegunean, irailak 13, Vittorio Ghielmi-k (ganba biola) eta Lorenzo Ghielmi-k (klabea) Bach, Marais, Marchand eta Forqueray-ren lanak interpretatuko dituzte.


Ensemble Clément Janequin taldeak, ostiralean, irailak 14, "Les plaisirs du Palais" kontzertua eskainiko du, Compère, Barbion, Willart, Desprès, Janequin eta Sermizy-ren lanekin. Taldea honela osatuta dago: Dominique Visse, kontratenorea; Serge Gaubioud, tenorea; Vincent Bouchot, baritonoa; François Fauché, baritonoa, eta Renaud Delaigue, baxua.


Larunbaterako, irailak 15, Los Músicos de Su Alteza taldeko kontzertua antolatu da, Luis Antonio González jaunarekin zuzendari gisa eta Marta Almajano sopranorekin. Scarlatti, Avison eta Nebra-ren lanak interpretatuko dituzte. Taldea honako hauek osatzen dute: Eduardo Fenoll, biolina; Pablo Prieto, biolina; Joan Chic, biolina; Daniel Francés, biolina; Sergio Franco, biolina; Juan Bernués, biolina; Raquel Sobrino, biolina; Natán Paruzel, biola; Juan Luis Arcos, biola; Pedro Reula, bioloia; Roger Azcona, kontrabaxua; Francisco J. Gil, oboe; Pepa Megina, oboe; Joaquim Guerra, fagot; Enrike Solinis, artxilautea, eta Alfonso Sebastián, organoa eta klabea.


Azkenik, igandean, irailak 16, 12etan, Nova Lux Ensemble-k David Guindano-ren zuzendaritzapean eta Fernando Palacios-en gidoiarekin eta aurkezpenarekin, lagunarteko kontzertu bat eskainiko du Golem Los Llanos zinetokian. Bertan, "Ensaladas Aliñadas" izenburuarekin, Mateo Flecha-ren lanak interpretatuko ditu. Hauek dira , Nova Lux Ensemble-ren musikariak: Ligia Gutiérrez, sopranoa; Rocío de Frutos, sopranoa; Beatriz Aguirre, altua; Sergi Moreno-Lasalle, altua; Jorge Juan Morata, tenorea; Ariel Hernández, tenorea; Jesús García Aréjula, baxua; José Antonio Hoyos, baxua; Daniel Oyarzábal, organoa, eta Daniel Garay, perkusioa.


Sarrerak eta hitzaldiak


Lehenengo bost kontzertuetarako txartelaren prezioa 30 euro dira, eta 16ko kontzerturako gonbidapena barne dago. San Miguel elizan antolatuko diren kontzertuetarako sarreraren prezioa 9 euro dira. Irailaren 16ko aparteko kontzertua doanekoa da eta gonbidapenarekin bertaratu daiteke. Gonbidapena 012 Infolocal telefonoaren bidez eskatu daiteke, edo kontzertuaren egunean, Golem Los Llanos zinetokiko leihatilan hartu daiteke.


Informazioa eta aurretiko salmenta 012 Infolocal telefonoan ekainaren 27tik irailaren 6ra arte (948217012 Nafarroatik kanpo deituz gero). Txartelak ekainaren 27tik abuztuaren 25era arte erosi daitezke, eta sarrerak, berriz, ekainaren 27tik irailaren 6ra arte. Gonbidapenen eskaera ekainaren 27tik irailaren 6ra arte egin behar da, eta aurretiko sarrerak eta gonbidapenak abuztuaren 28tik irailaren 6ra arte jasoko dira Lizarrako eta Iruñeko Turismo Bulegotan (San Francisco Plaza). Irailaren 11tik aurrera, kontzertuetarako sarrerak Lizarrako San Miguel elizan salduko dira, 18etatik 20etara. Lagunarteko kontzerturako sarrerak irailaren 16an jaso ahal izango dira, Golem Los Llano zinetokian.


Edizio honetako hitzaldiak, Manuel Horno Gracia-ren eskutik izango dira, eta irailaren 4, 5 eta 6an antolatuko dira 20etan, Gustavo de Maeztu Museoan. Sarrera doanekoa izango da. Irailaren 4an, "El canto bizantino y la música isabelina" gaia aztertuko da, eta asteazkenean, berriz, irailak 5, gaiaren izenburua "El banquete musical franco-flamenco" izango da. Ostegunean, irailak 6, Barrokoari eutsi egingo zaio.


 Lizarrarako Antzinako Musika Astea Nafarroako Gobernuaren programa bat da, Lizarrako, Logroñoko eta Vitoria-Gasteizeko Udalen laguntzarekin.


2006. urtetik Antzinako Musikako Jaialdien Europako Sare (REMA) ospetsuan parte hartzen du.

Dokumentazioa:
Semana de Música Antigua de Estella

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa