(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 170 milioi € baino gehiago eman dizkio Garapeneko Nazioarteko Lankidetzari azken hamabost urtetan osteguna, 2007.eko abuztuak 30

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 170 milioi € baino gehiago eman dizkio Garapeneko Nazioarteko Lankidetzari 1992 eta 2007. urteen artean. Kopuru hori gora egiten joan da urtetik urtera, 1992. urtean emandako 2,5 milioi eurotik (Garapeneko Nazioarteko Lankidetzaren Programari ekin egin zion urtea), 2007. urterako aurreikusitako 19,5 milioietara pasa baita.


Datu horien arabera, Foru Exekutiboko Garapeneko Laguntza Ofiziala (AOD) gastuen aurrekontuaren %0,7 ordezkatzen du, ia 1997-2007. urteen aldi osoan. Nafarroako Gobernuak zifra hori aurrekontuaren %1era igo nahi du, 2007-2010eko legealdian zehar, Nafarroako Gobernuko Presidenteak, abuztuaren 9an adierazi zuen bezala, inbestidurako hitzaldian.


Paraleloki, finantzatutako proiektuen kopurua gora joan da. Nafarroako Lankidetza Planak aipatzen duen bezala, 1997 eta 2006. urteen artean, 2.000 jarduera baino gehiago finantzatu dira, beraz, horrek suposatzen du urtean, ehun erakunde baino gehiagok, batezbesteko 205 proiektu diruz lagundu duela. Eragin handieneko eremua Hego Amerika da, ia 26,5 milioi euroekin 2002-2006ko aldirako (guztiaren %38) baita Afrika ere, funtsen %29rekin, 20,1 milioi euro. Hirugarrenik Erdialdeko Amerika aurkitzen da, %21ekin, Garapeneko Nazioarteko Lankidetzari emandako funts guztien 13,5 milioi euro baino gehiago.


Osasuna eta hezkuntza, garapeneko laguntzaren xede nagusienak


Laguntzaren xedeari dagokionez, datuen arabera, Nafarroak oinarrizko gizarte premiak asetzeari lotutako sektoreei lehentasuna ematen die, besteak beste, osasuna, hezkuntza, ur horniketa eta bestelako gizarte zerbitzuak. Sektore nagusiena osasuna da, eta bertan, 14 milioi € erabili dira hainbat proiektutan (%20), ondoren osasuna, guztiaren %14 baino gehiago erabiliz (10 milioi € baino gehiago). Horri dagokionez, aipatu behar da ere Nafarroako Garapeneko Nazioarteko Lankidetzak konpromiso handiagoa hartu berri duela osoko txertatzearen prozesuekin, batez ere, landa esparruari dagokionez, izan ere, 10,5 milioi € baino gehiago inbertitu dira "sektore anitzekoa" izeneko arloan. Gainontzeko laguntza honako azpiegituren artean banatzen da: gizarte azpiegiturak (%10,2), lehen mailako sektorea (%5,5), ur horniketa eta arazketa (%5,4), biztanleari eta osasunari buruzko programak (%4,2), gizarte zibila (%4,1), larrialdiko laguntza (%3,3), eta emakumea eta garapena (%3).


Bestalde, aipatu behar da Nafarroako Gobernua Garapenaren aldeko Hezkuntza eta sentsibilizazio tresnak foru Komunitateko gizartea bilakatzeko tresna gisa sustatzeko egiten ari den lana, izan ere, herrialde txiroetan proiektuak diruz laguntzeko funtsetan inbertitzea adina garrantzitsua da gure gizartearen aldaketaren alde egitea, hiritarrak parte hartzera bultzatzen duten jardueren laguntzaren bidez (esaterako, hedapen kanpainak, prestakuntza programak, bidezko merkataritzako eta kontsumo arduratsuko ekimenak). Hau da, garatzen ari diren herrialdeei eragiten dizkien arazoak hobeto atzematearen eta solidaritatea eta lankidetzaren alde egiten duten jarduera guztiak. Erantzun hori, halaber, proiektu horietarako erabili den kopuruan islatzen da, izan ere, 1997-2006ko denboraldian, 4,5 milioi euro inguru erabili ziren Garapeneko Sentsibilizazio eta Hezkuntza jardueretan. Aurreikusi da, 2007ko aurtengo urtean, 1,1 milioi € erabiltzea, alegia; horrek igoera nabarmena suposatzen du aurreko urteei dagokienez, izan ere, 2004. urtean 655.556 € gastatu ziren, 2005ean, 620.736 €, eta 2006an, berriz, 801.817 €.


Gainera, azken hamabost urteko datuek adierazten du Nafarroan GGKE ugari sortu direla, beraz, horrek berresten du Nafarroako gizarteak solidaritatearekiko konpromisoa hartu duela. Foru Komunitatean, egun, garapenerako lankidetza sustatzea, desberdintasunen aurkako borroka, eta pobreziaren eta bere ondorioen aurkako borroka xede duten ehun bat erakunde existitzen dira.


Garapeneko Nazioarteko Lankidetzaren agente desberdinek gero eta interesa handiago eta gero eta gehiago saiatzen diren testuinguru honetan, Nafarroako Gobernuak azken urteotan lankidetzako berezko politika bat finkatu du, jarduera esparru orokorra, koherentea eta kalitatezkoa edukitzeko premiari aurre eginez. Horren emaitza Garapenaren Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foro Legearen onespena, eta Nafarroako Lankidetzako I. Zuzendari Planaren onespena izan ziren. Azken horrek, Foru Komunitateari hainbat arau hornitu zion berezko lankidetzako politika garatu ahal izateko.


Abuztuak 31, Solidaritateko Nazioarteko Eguna


Nazio Batuen Milurteko Aitorpenean, 2000ko irailaren antolatutako Bilera Nagusiko ebazpen batean aipatuta, aitortu zen solidaritatea XXI. mendeko nazioarteko harremanetarako funtseko balioetako bat zela, askatasunarekin, berdintasunarekin, tolerantziarekin, naturarekiko errespetuarekin eta erantzukizun komunarekin batera. Aipatutako ebazpenean honakoa aipatzen zen hitzez hitz: "munduko arazoei eusterakoan, eragindako kostuak eta zamak justiziaz banatu behar dira, ekitate eta gizarte justiziaren funtsezko printzipioen arabera. Sufritzen dutenek, edo onura gutxiago dutenek, onura handiagoa lortu dutenen laguntza merezi dute".


Horrela, Solidaritateko Nazioarteko Eguna, urtero abuztuaren 31n ospatzen da 2000. urtetik, "Solidaritatea" gizarte mugimendu independentearen sorrerako urteurrenarekin bat eginez, Lech Walesa Bakearen Nobel Sariak laurogei hamarkadan antolatuta. Mugimendu horrek kontinenteen herrialde guztien arreta gero eta garrantzitsuagoa zen solidaritaterantz ekartzearen alde egin zuen, pertsonen, herrien eta nazioen arteko harremanen funtsezko balio gisa.


Solidaritateko Nazioarteko Egunaren oroitzapenak solidaritatea, justizia eta berdintasuneko idealak sustatzearen eta sendotzearen aldeko apustua aitortzen du, alegia, Nafarroako gizarteak duela hamarkadak alde egin dituen balioak, solidaritatearen aldeko esfortzuak ordezkatzen dituzten askotariko ekimenekin.


Horri dagokionez, GGKE-en lanak garrantzi handia hartzen du, lankidetzaren alde burututako gizarte zibilaren antolatutako adierazpen gisa. Bere Jarrera Kode propioak aipatzen duen bezala, erakunde horien lanaren ezaugarri nagusiena zera da: "nazioarteko garapenerako eta solidaritaterako lankidetza esparruan aktiboki lan egitea, "garapena" nahi kolektibotik sortutako gizarte, ekonomia, politika, kultura eta teknologia aldaketa-prozesu gisa ulertuz. Horretarako, komunitate baten kideen parte-hartzea antolatu eta ahalmena demokratikoki erabili behar dira nahita nahiez". Horrela, Garapeneko Nazioarteko Lankidetzak planetako beste herrialdeen osoko garapenarekiko garatutako gizarte demokratikoen solidaritatearen adierazpena da. Datu horien arabera, Foru Exekutiboko Garapeneko Laguntza Ofiziala (AOD) gastuen aurrekontuaren %0,7 ordezkatzen du, ia 1997-2007. urteen aldi osoan. Nafarroako Gobernuak zifra hori aurrekontuaren %1era igo nahi du, 2007-2010eko legealdian zehar, Nafarroako Gobernuko Presidenteak, abuztuaren 9an adierazi zuen bezala, inbestidurako hitzaldian. Paraleloki, finantzatutako proiektuen kopurua gora joan da. Nafarroako Lankidetza Planak aipatzen duen bezala, 1997 eta 2006. urteen artean, 2.000 jarduera baino gehiago finantzatu dira, beraz, horrek suposatzen du urtean, ehun erakunde baino gehiagok, batezbesteko 205 proiektu diruz lagundu duela. Eragin handieneko eremua Hego Amerika da, ia 26,5 milioi euroekin 2002-2006ko aldirako (guztiaren %38) baita Afrika ere, funtsen %29rekin, 20,1 milioi euro. Hirugarrenik Erdialdeko Amerika aurkitzen da, %21ekin, Garapeneko Nazioarteko Lankidetzari emandako funts guztien 13,5 milioi euro baino gehiago. Osasuna eta hezkuntza, garapeneko laguntzaren xede nagusienak Laguntzaren xedeari dagokionez, datuen arabera, Nafarroak oinarrizko gizarte premiak asetzeari lotutako sektoreei lehentasuna ematen die, besteak beste, osasuna, hezkuntza, ur horniketa eta bestelako gizarte zerbitzuak. Sektore nagusiena osasuna da, eta bertan, 14 milioi € erabili dira hainbat proiektutan (%20), ondoren osasuna, guztiaren %14 baino gehiago erabiliz (10 milioi € baino gehiago). Horri dagokionez, aipatu behar da ere Nafarroako Garapeneko Nazioarteko Lankidetzak konpromiso handiagoa hartu berri duela osoko txertatzearen prozesuekin, batez ere, landa esparruari dagokionez, izan ere, 10,5 milioi € baino gehiago inbertitu dira "sektore anitzekoa" izeneko arloan. Gainontzeko laguntza honako azpiegituren artean banatzen da: gizarte azpiegiturak (%10,2), lehen mailako sektorea (%5,5), ur horniketa eta arazketa (%5,4), biztanleari eta osasunari buruzko programak (%4,2), gizarte zibila (%4,1), larrialdiko laguntza (%3,3), eta emakumea eta garapena (%3). Bestalde, aipatu behar da Nafarroako Gobernua Garapenaren aldeko Hezkuntza eta sentsibilizazio tresnak foru Komunitateko gizartea bilakatzeko tresna gisa sustatzeko egiten ari den lana, izan ere, herrialde txiroetan proiektuak diruz laguntzeko funtsetan inbertitzea adina garrantzitsua da gure gizartearen aldaketaren alde egitea, hiritarrak parte hartzera bultzatzen duten jardueren laguntzaren bidez (esaterako, hedapen kanpainak, prestakuntza programak, bidezko merkataritzako eta kontsumo arduratsuko ekimenak). Hau da, garatzen ari diren herrialdeei eragiten dizkien arazoak hobeto atzematearen eta solidaritatea eta lankidetzaren alde egiten duten jarduera guztiak. Erantzun hori, halaber, proiektu horietarako erabili den kopuruan islatzen da, izan ere, 1997-2006ko denboraldian, 4,5 milioi euro inguru erabili ziren Garapeneko Sentsibilizazio eta Hezkuntza jardueretan. Aurreikusi da, 2007ko aurtengo urtean, 1,1 milioi € erabiltzea, alegia; horrek igoera nabarmena suposatzen du aurreko urteei dagokienez, izan ere, 2004. urtean 655.556 € gastatu ziren, 2005ean, 620.736 €, eta 2006an, berriz, 801.817 €. Gainera, azken hamabost urteko datuek adierazten du Nafarroan GGKE ugari sortu direla, beraz, horrek berresten du Nafarroako gizarteak solidaritatearekiko konpromisoa hartu duela. Foru Komunitatean, egun, garapenerako lankidetza sustatzea, desberdintasunen aurkako borroka, eta pobreziaren eta bere ondorioen aurkako borroka xede duten ehun bat erakunde existitzen dira. Garapeneko Nazioarteko Lankidetzaren agente desberdinek gero eta interesa handiago eta gero eta gehiago saiatzen diren testuinguru honetan, Nafarroako Gobernuak azken urteotan lankidetzako berezko politika bat finkatu du, jarduera esparru orokorra, koherentea eta kalitatezkoa edukitzeko premiari aurre eginez. Horren emaitza Garapenaren Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foro Legearen onespena, eta Nafarroako Lankidetzako I. Zuzendari Planaren onespena izan ziren. Azken horrek, Foru Komunitateari hainbat arau hornitu zion berezko lankidetzako politika garatu ahal izateko. Abuztuak 31, Solidaritateko Nazioarteko Eguna Nazio Batuen Milurteko Aitorpenean, 2000ko irailaren antolatutako Bilera Nagusiko ebazpen batean aipatuta, aitortu zen solidaritatea XXI. mendeko nazioarteko harremanetarako funtseko balioetako bat zela, askatasunarekin, berdintasunarekin, tolerantziarekin, naturarekiko errespetuarekin eta erantzukizun komunarekin batera. Aipatutako ebazpenean honakoa aipatzen zen hitzez hitz: "munduko arazoei eusterakoan, eragindako kostuak eta zamak justiziaz banatu behar dira, ekitate eta gizarte justiziaren funtsezko printzipioen arabera. Sufritzen dutenek, edo onura gutxiago dutenek, onura handiagoa lortu dutenen laguntza merezi dute". Horrela, Solidaritateko Nazioarteko Eguna, urtero abuztuaren 31n ospatzen da 2000. urtetik, "Solidaritatea" gizarte mugimendu independentearen sorrerako urteurrenarekin bat eginez, Lech Walesa Bakearen Nobel Sariak laurogei hamarkadan antolatuta. Mugimendu horrek kontinenteen herrialde guztien arreta gero eta garrantzitsuagoa zen solidaritaterantz ekartzearen alde egin zuen, pertsonen, herrien eta nazioen arteko harremanen funtsezko balio gisa. Solidaritateko Nazioarteko Egunaren oroitzapenak solidaritatea, justizia eta berdintasuneko idealak sustatzearen eta sendotzearen aldeko apustua aitortzen du, alegia, Nafarroako gizarteak duela hamarkadak alde egin dituen balioak, solidaritatearen aldeko esfortzuak ordezkatzen dituzten askotariko ekimenekin. Horri dagokionez, GGKE-en lanak garrantzi handia hartzen du, lankidetzaren alde burututako gizarte zibilaren antolatutako adierazpen gisa. Bere Jarrera Kode propioak aipatzen duen bezala, erakunde horien lanaren ezaugarri nagusiena zera da: "nazioarteko garapenerako eta solidaritaterako lankidetza esparruan aktiboki lan egitea, "garapena" nahi kolektibotik sortutako gizarte, ekonomia, politika, kultura eta teknologia aldaketa-prozesu gisa ulertuz. Horretarako, komunitate baten kideen parte-hartzea antolatu eta ahalmena demokratikoki erabili behar dira nahita nahiez". Horrela, Garapeneko Nazioarteko Lankidetzak planetako beste herrialdeen osoko garapenarekiko garatutako gizarte demokratikoen solidaritatearen adierazpena da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa