(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cultur 2007 programa amaitu da hainbat jarduerarekin Oliten, Vianan, Corellan, Lizarran, Tuteran eta Elizondon osteguna, 2007.eko abuztuak 30

2007ko Cultur programaren edizioa, Foru Komunitatera etorritako turistei egonaldi atseginagoa eginarazi nahi dien Nafarroako Gobernuaren programa, asteburu honetan amaituko da hainbat jarduerarekin Oliten, Vianan, Corellan, Lizarran, Tuteran eta Elizondon.


Gaur, osteguna, abuztuak 30, 20etan, Orbela Zortzikoteak kontzertu bat eskainiko du Oliteko San Francisco elizan, eta komentuaren klaustroan 18etatik 19:45era, Eulateko Xavier Alvarez Aitaren pintura erakusketa bisitatu ahal izango da.


Bihar, ostirala, abuztuak 31, 20etan, Vianako Rioja Vega upeltegietan eta "Melodías de Baco" izeneko zikloaren barruan, "Cuentos y cantos. Los milagros del vino" ikuskizunera joan ahal izango da. Corellako Arrese Museoan, 20etan, Anido gitarren laukoteak ganbera musikako kontzertu bat eskainiko du. Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean jazz izango da 20:30ean, Paisaje Trio taldearekin. Azkenik, Tuterako katedralean, kontzertu bat programatu da Brodmann Ensemble-ren eskutik.


Larunbatean, irailak 1, Elizondoko azokako plazan, artisautzako azoka bat antolatuko da 17:30etik 19:30eran, eta ordu horretatik aurrera Duguna fanfarreak bere ikuskizuna eskainiko du.


Bestalde, igandera arte, irailak 2, hainbat erakusketa bisitatu daiteke: Javier Egiluz Lekunberri-rena Lekunberrikoa Mitxausenea Kultur Etxean, Jesús Alberto Eslava-rena Oliteko Errege Jauregian, Miguel Leache-rena Agoitzeko Kultur Etxean eta Ignacio Muro-rena Bertizeko Jaurerrian, eta Leire eta La Oliva monasterioetan abestutako bezperetara joan ahal izango da.

Dokumentazioa:
Anido Corella
Brodmann Ensemble
Cuentos y cantos
Otxote Orbela
Paisaje Trío

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa