(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak 2007/2008. ikasturterako erdi mailako eta unibertsitate mailako beken deialdia argitaratu du osteguna, 2007.eko abuztuak 30

Helburu honetarako aurrekontua 3,6 milioi eurokoa da eta deialdiak barne hartzen ditu indarreko irakaskuntza planen arabera aitortutako eskola publiko eta pribatuetan egin daitezkeen erdi mailako eta unibertsitate mailako ikasketak


. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak argitaratu du 2007/2008 ikasturterako erdi mailako eta unibertsitate mailako ikasleentzako deialdi orokorra (2007ko abuztuaren 24ko 105. BAO).


Helburu horretarako, Nafarroako Gobernuak 3.616.351 eurotako aurrekontu zuzkidura erabili du. Aurrekontu-kreditu hori eman daitezkeen beka guztiak ordaintzeko nahikoa ez balitz, familia errenta erabilgarri txikienetik handienetara ordaindu dira kreditua agortu arte. Kreditu nahikorik ez egoteagatik ordaindu ezin daitezkeen eskaerak atzera botako dira.


 Deialdiak honako hau hartzen du barne: goi mailako unibertsitateko ikasketa guztiak, masterrak, eskola ofizialeko Turismo ikasketak, erlijio ikasketak, 25 urtetik gorakoentzako UHUN-era sartzeko ikastaroak, unibertsitateko bigarren zikloko ikasketak jarraitzeko egokitzapen ikastaroak, erdi eta goi mailako prestakuntza zikloak, batxilergoa, Arte Plastikoen, Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen erdi eta goi mailako zikloak, Kultur Ondareak Zaharberritzeko eskolak, oinarrizko eta goi zikloko hizkuntzen ikasketak Eskola Ofizialetan, eta Hezkuntza ea Zientzia Ministerioak ontzat emandako Plan bati dagozkion erdi eta goi mailako gainerako ikasketak. Ikasketa horiek garatuko diren eskolak publikoak edo pribatuak izango dira, Espainiako lurraldean kokatuta eta legearen arabera aitortuta.


Beken onuradunak 30 urtetik beherako edo adinez nagusiko seme-alaben gurasoak edo tutoreak, %33 edo hortik gorako minusbaliotasuna izango balute. Eskatzaileek independentzia familiarra alegatuz gero, fedea emateko moduan egiaztatu beharko dute, eta ondorioz, eskatzaileen eta gurasoen ezaugarriak ikertuko dira.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa