(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Donostiako Eroski-Garbera merkatal guneak "Navarra a la carta" erakusketa hartu du barne asteartea, 2007.eko irailak 4

Nafarroako ondare historikotik naturaletik, kulturaletik gastronomikotik zeharreko erakusketa ibilbide batekin, Kultura eta Turismo Departamentua eta Nafarroako Nekazaritza eta Elikadura Kalitateko Erakundea (ICAN) egun hauetan bere eskaintza gastronomikoa eta turistikoa ezagutzera ematen ari dira Donostiako Eroski-Garbera Merkatal Gunean.


Erakusketaren dema "Navarra a la carta" da eta abuztuaren 30etik irailaren 8ra arte, telebistako zortzi pantailekin osatzen da. Bertan, turismo eta gastronomiako bideoak eskaintzen dira etengabe.


Eroski-Garbera merkatal guneko bi mila bisitari baino gehiagok, dagoeneko, edozein motako informazio turistikoa jaso dute salmahai nagusitik, "Navarra a la carta" erakusketan kokatuta. Aipatutako erakusketak izenburu berbereko libururako egindako argazkiak hartzen ditu barne.


Hipermerkatuaren barruan, Nafarroako produktuen lineal bat abian jarri da eta "Reyno Gourmet" marka duten kartelak ipini dira, Nafarroako kalitatezko hamabost ziurtagiriak bilduz.


Merkatal gunea eta hipermerkatuaren artean komunikazio fluxu on bat lortzeko helburuarekin, Nafarroako sustapena sendotzeko, Nafarroako Jatorrizko Deiturako edozein produktu erosteagatik, informazio saltokian "rasca y gana" bat opari emango da. Horrekin landa ostatuetako egonaldiak, Nafarroako "Erresumako Jatetxeetan" bazkariak, ontze ardoko botilak, elikagai produktuak eta "Navarra a la carta" liburuak irabaz daitezke.


Horretaz gain, Garbera merkatal guneak aurten bere hamargarren urteurrena ospatuko du, eta Nafarroako Gobernuaren babesa du bi lagunentzako 20 egonaldi zozketatzeko Nafarroako landa ostatuetan, astebururako.


Hilabete honetarako Gasteizeko Eroski (13tik 22ra) eta Iruñeko Eroski merkatal gunetan (28 eta 30 artean) ere aurkezpenak izango dira.


Erakusketa hau Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuko eta Vianako Printzearen Erakundeko 2007. urterako turismo sustapenaren eragiketa planaren barruan sartzen da.


Euskal Herrian burutzen da, erkidego hori, Turisoko Marketin Osoko Planean, Nafarroako lehentasuneko merkatuetako bat gisa definitzen delako, bai egonaldi laburretan eta bai luzetan eta garrantzitsua da produktu turistiko guztien sustapenean.


Marketin Plana definitzeko egindako merkatu azterketen arabera, egun Nafarroak jasotzen dituen bisitarien %14,9 Euskal Herrikoak dira. Nafarroako turismo potentzialeko azterketetan, egiaztatu zen Euskal Herriko biztanleen %49ak ez duela Nafarroa ezagutzen eta %22,5ak primeran ezagutzen duela. Ezagutzen ez dutenen %17,3ak dio Nafarroara etorri nahi dutela bizpahiru urte baino lehenago. Ondoko erkidegotik etorritako bisitariek bereziki baloratzen dute Pirinioak, natura, gastronomia eta ardoak eta Nafarroako artea eta kultura.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa