Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 128.663 €uroko diru-laguntzak eman dizkio tokiko lau erakunderi, oinarrizko gizarte zerbitzuetako titularrak, 2007.urtean, gutxiengo etnikoekin gizarte esku-hartzeko proiektuei laguntzeko.
Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Lan Zerbitzuak gaur goizean ezagutzera emandako 2007ko abuztuaren langabeziako datuek uztailean baino 192 laguneko igoera suposatzen dute (%0,95eko igoera), beraz, horrek esan nahi du Nafarroan 20.477 langabetu daudela (7.605 gizon eta 12.872 emakume). Espainiako gainontzeko tokietan, 57.958 langabetu gehiago erregistratu dira (%2,94), autonomia erkidego guztietan igoz, Gaztela Leonen eta Kantabrian izan ezik.
Nafarroako ondare historikotik naturaletik, kulturaletik gastronomikotik zeharreko erakusketa ibilbide batekin, Kultura eta Turismo Departamentua eta Nafarroako Nekazaritza eta Elikadura Kalitateko Erakundea (ICAN) egun hauetan bere eskaintza gastronomikoa eta turistikoa ezagutzera ematen ari dira Donostiako Eroski-Garbera Merkatal Gunean.