(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Artaxoak bihar nekazaritza makina eraginkorren erakusketa bat hartuko du barne Nekazaritzako ITG-k sustatuta asteazkena, 2007.eko irailak 5

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi berriak, Ignacio Guembe, egiaztatu du jardunaldi horretara bertaratuko dela


Nafarroako Gobernuaren Nekazaritzako ITG-k bihar ostegunerako, irailak 6, 9etatik aurrera, nekazaritzako makina eraginkorren erakusketa jardunaldi bat antolatu du. Erakusketa Artaxoan izango da, Tafallako sarreraren errepidetik gertuko finka batean.


Honako hauek egiaztatu dute jardunaldira bertaratuko direla: Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Guembe, eta Nekazaritzako ITG-ren zuzendari-kudeatzailea, Javier Sanz.


Deialdi honetan, bertaratutakoek ereiteak eta landatzeak lantzeko eta prestatzeko lanabes eta makina desberdinak lanean ikusi ahal izango dituzte, Nafarroako Kanalaren ureztatze-sail berrietan erabili daitezkeenei arreta berezia jarriz. Mota hauetako erakusketetan ohikoa denez, makina bakoitzari buruzko azalpen txiki bat emango da eta ondoren, benetako egoeran lan egiten ikusiko da.


Bihar, Artaxoan, guztira, 30 makina desberdinen funtzionamendua egiaztatu ahal izango da. Horiek ereitea eta landatzea prestatzeko lan guztiak hartzen dituzten barne. Horrela, ahitzeko makinak eta golde belarridunak ikusiko dira, bai klasikoak eta bai lurra goldatzekoak, lurra sakonki lantzeko. Azaleko lanari dagokionez, disko areak eta errotatibak, txiselak eta errotokultore mota desberdinak ikusi ahal izango dira, eta horietako batzuk landatze mahaiak osatzeko edo harriak lurperatzeko sistemak barne hartuko dituzte. Ereiteko makinei dagokienez, gramo bakarreko sistema arruntak eta zuzeneko ereitekoak egongo dira. Halaber, plastikozko harrotzeko makina batek eta landatzeko hainbat makinek lan nola egiten duten ikusi ahal izango da, eskukoak zein automatikoak.


Jardunaldi hau Nafarroako nekazaritza sektorean, energia modu eraginkorrean erabiltzea sustatzeko, prestatzeko eta teknikak hobetzeko 2007ko kanpainaren barruan sartzen da. Hura Nafarroako Gobernuaren ekimen bat da, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren Dibertsifikazio eta Energia Aurrezterako Erakundearen laguntzarekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa