Castellano | Euskara | Français | English
Foruzaingoak eta Cintruenigoko Udaltzaingoak segurtasuneko dispositibo integrala diseinatu dute, Bakearen Amabirjinaren omenez, bertan, ospatuko diren zaindariko jaiak direla eta. Horiek bihar, ostirala, hasiko dira, eta irailaren 13ra arte iraungo dute, osteguna.
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol eta Gazteria Erakundearen bidez, eskoletako kirol kanpainen eta kiroltasuneko kanpainaren antolaketa diruz lagundu du, eskola guztietara zuzenduta.
Nafarroako Ingurumen Baliabidetako Zentroak, Nafarroako Gobernuaren Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuari atxikitako fundazioa, eta Gas Navarra konpainiak gaur lankidetza hitzarmen bat sinatu dute. Beraren bidez, "Hogares Kioto" programa sustatuko eta suspertuko da. Ekimen horren helburua, bertan 130 familiek hartzen du parte, energiaren aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzea da gure komunitateko esparruan.
Guztira, zortzi enpresek eskaintzak aurkeztu ditu Burgiko "Erronkari Bailara" Enpresa Gunea urbanizatzeko lanak burutzeko. Horietarako, Nafarroako Gobernuak 2,2 milioi € eman ditu, NASUINSA elkarte publikoaren bidez (Navarra de Suelo Industrial, S.A.).