(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Euskara Kontseiluari aldeko txostena eskatu dio Nafarroako Euskararen Institutua sortzeko FD-ko proiekturako ostirala, 2007.eko irailak 7

Gaur goizean Nafarroako Euskara Kontseiluari Nafarroako Euskararen Institutua sortzeko Foru Dekretuari buruzko Proiektua aurkeztu zaio. Hura datorren astelehenean, irailak 10, ontzat emango da Nafarroako Gobernuaren bilkuran.


Nafarroako Euskara Kontseiluaren bilkura

Nafarroako Euskara Kontseiluaren bilkura ( irudia handitu )

Nafarroako Euskararen Institutua Hezkuntza Departamentuari atxikitako erakunde autonomoa izango da, eta berezko eta erabateko nortasun juridikoa izango du bere helburuen arabera jarduteko. Hauek izango dira bere eginkizunak, oro har: hiritarrek euskara ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea babestea, hori eraginkor egiteko tresnak definitzea eta hura berreskuratzeko eta garatzeko prozesua babestea. Helburu horiek betetzeko, Institutuak zeharkako moduan jardungo du Nafarroako Foru Komunitateko Herri Administrazioan, indarreko araudiaren esparruan.


Foru Dekretuari buruzko Proiektuak erakunde autonomo honen estatutuak biltzen ditu. Aipatutako estatutu horiek bere eskumenak zehazten dituzte eta egitura organikoa, ondarea, baliabideak, aurrekontuak eta esleitutako langileak definitzen dituzte. Halaber, zera zehazten da ere: erakunde berria, osaera eta Nafarroako Euskararen Kontseiluaren funtzionamendua, Nafarroako Euskararen Institutuan parte hartzen duen eta Nafarroako Gobernuaren aholkularitzako eta proposameneko organoa, euskal hizkuntza antolatzeari eta sustatzeari buruzko alorrean.


Gobernuaren kontseilu batek zuzenduko du institutua, eta kontseilua presidente, presidenteorde, idazkari eta hainbat bokalez osatuko da. Horiek erakundearen aurrekontuetako aurre proiektua, urteko kudeaketa plana eta egiten diren txostenak onesteko gaitasuna izango dute, baita, besteak beste, plan estrategikoak onesteko ere.


Kontseilua ohiko bilkuran gutxienez urtean behin bilduko da eta ohiz kanpoko izaeran presidenteak deialdia egiten duen guztietan.


Organo hau bere eskura jarritako ondasunen eta eskubideen, ondasunetako eta zerbitzuetako produktuen eta errenten, ohiko eta jasotzeko baimena dituen aparteko diru-sarreren, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan egokitutako esleipenen, ohiko diru-laguntzen edo Administrazioetatik edo erakunde publikoetatik jasotako kapitalaren, dohaintzen, legatuen eta beste erakunde pribatu eta partikularren ekarpenen, eta esleitutako baliabide guztien bidez finantzatuko da.


Nafarroako Euskararen Institutua aurrekontu kudeaketa urteko aurrekontuaren araubidearen araberakoa izango da, eta Nafarroako Parlamentuari hura ontzat ematea egokituko zaio. Exekuzioa eta likidazioa, berriz, Nafarroako Aurrekontu Orokorren arau orokor aplikagarrien bidez zuzenduko dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa