(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

AHT-ren etorkizuneko geltokiari eta inguruari buruzko hirigintza plan erakusgai dago Iruñeko Gotorlekuan ostirala, 2007.eko irailak 7

Herri Lan Departamentuak Santiagorako Bideko Bizitoki Parkearen PSIS plana erakutsi du, horrek 2,38 milioi metro karratu okupatuko ditu eta Iruñeko, Barañaingo, Zizur Nagusiko eta Zizurreko Zendeako hiri antolamenduari eragingo dio


Nafarroako Gobernuaren Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Iruñeko Gotorlekuaren Armen Aretoan erakusgai jarri du Santiagorako Bideko Egoitza Parkearen Udalez Gaineko Intzidentziako Sektore Plana (PSIS). Plan horrek bi hirigintza esparru hartzen ditu barne: Abiadura Handiko Trenaren trenbideko geltoki berria eta Iruñeko egungo trenbideko geltokiak okupatzen duen lekuan eraikiko den bizitoki alde berria.


Erakusketa bihar hasiko da, larunbata, irailak 8, eta jendeari zabalik egongo da irailaren 13ra arte, 18:30etik 21:00etara, lanegunetan, eta 12:00etatik 14:00etar, igandeak, hilak 9. Erakusketak egungo egoerari eta aurreikusitako jarduerei buruzko panel informatiboak, proiektuaren aurkezpen dinamiko bat eta hiru dimentsioko maketak eskaintzen ditu.


Nafarroako Gobernuak ekimen hori hartu du, jendeari Foru Komunitaterako lehen garrantzi estrategikokoa den hirigintza proiektu bati buruzko informazio guztia eskaintzeko. Aipatutako proiektuak 2,4 milioi metro karraturi eta Iruñeko, Barañaingo, Zizur Nagusiko eta Zizurreko Zendeako hiri antolamenduari eragingo die.


Esan bezala, Santiagorako Bideko Bizitoki Parkearen Planak bi esparru hartuko ditu barne. 1. Esparruko hirigintza antolamenduak Iruñeko Abiadura Handiko Trenaren trenbideko geltoki berria, trenbide linea berri honen trazadura eta bizitoki zonalde garrantzitsuaren eta hirugarren mailako ekonomia jardueraren garapena barne hartzen ditu. Hura ebazteko, beste jardueren artean, Inquinasa fabrika lekutik aldatu eta egun existitzen de bide komunikaziorik ezari aurre egin beharko zaio, bereziki, Barañain Mendebaldeko Errondarekin (A-15) eta Arostegi Etorbidea Bideko Autobiarekin (A-12) komunikatzen dituztenak. 1. Esparru honek 2.096.308 metro karratuko gune bat okupatzen du honako hauek mugatuta: Barañaingo udal mugartea eta Elortz ibaia, Santiagorako Bidea eta A-15 errepidea. Aipatutako eremuak Iruñeko, Barañaingo, Zizur Nagusiko eta Ziurreko Zendeako udaleko hirigintza planei eragiten die.


Planaren 2. Esparrua izenekoan, egun trenbideko geltokiak okupatzen duen gunean bizitoki alde bat garatzea planteatzen da. Antolamendu honek egun trenbideek fisikoki banantzen dituen zonaldeei jarraipen urbanoa eta espaziala emango die. Jarduera esparru honek 287.517 metro karratu okupatzen ditu Iruñeko San Jorge auzoan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa