(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak Nafarroak Menpetasunerako Agentzia sortu du

astelehena, 2007.eko irailak 10

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Menpetasunerako Agentzia (ANDEP) sortzea onartu du gaur Foru Dekretu bidez. Agentzia, Gizarte Aferak, Familia, Gazteria eta Kirol Departamentura atxikita dago, eta bere gain hartzen ditu gizarte-zerbitzu orokorren zorroaren prestazioen kudeaketa eta koordinazioa, menpetasunaren eta autonomiaren sustapen eta prebentzioaren esparruan.



Halaber, bere zuzendari gerente Begoña Rodríguez Marcos izendatzea onartu da, eta baita Agentziaren hiru zuzendariordetzan egongo diren pertsonen izendapena ere: Pilar Elcarte Elcarte, Norberaren Autonomia eta Menpetasunaren Prebentzioaren Sustapeneko zuzendariorde gisa; Carmen Aguirre Hernández, Menpetasunerako Prestazioen zuzendariorde gisa, eta Mª José Larrea Álvarez, Kudeaketa eta Giza Baliabideen zuzendariorde gisa.


Politika soziala aldaketa-eredu garrantzia izaten ari da; izan ere, "laguntza" kontzeptuaren ordez "bermea" erabiltze ari baita. Gainera, "menpetasuna" hitza finkatu da. Gizarte Zerbitzuen 15/2006 Foru Legea onartzeak Nafarroako gizarte-zerbitzuen garapen berria ekarri du. Hala, Espainiako Konstituzioak jasotzen duen gizarte-estatuaren ereduak aurrera egitea sustatzen du. Aurrerapen handia da Nafarroako hiritarrentzat, eta lehen aldiz, zerbitzu hauetan parte hartzeko eskubide subjektiboa izango dute, gizarte-zerbitzuen zorroetan ezarritako baldintzekin.


Bestalde, estatu mailan, Norberaren Autonomia eta menpetasun egoeran dauden pertsonak Sustatzeko Legeak ere eskubide subjektibo bera onartu die Legean bertan ezarritako baldintzekin menpetasun egoera dauden pertsonei.


Aldaketa hauen ondorioz, Nafarroako Foru Erkidegoaren Administrazioak Nafarroako gizarte-baliabideen kudeaketa-ereduek egituratu eta berrantolatu behar ditu, kudeaketa-prozesuak finkatzeko eta arautegi-esparru berria ezartzearen eta garatzearen ondorioz sortutako behar berrietara egokitzeko.


Horregatik guztiagatik, Foru Gobernuak Nafarroako Menpetasunerako Agentzia (ANDEP) sortu du. Nafarroako Gizarte Ongizateko Institutuaren transformazioa da, eta eskatutako lan eta kudeaketa-prozedura berriak antolatzea eta ezartzea ahalbidetzen du. Gizarte Aferak eta Garapenerako Lankidetza Zuzendaritza Orokorrera atxikita dago, gizarte-zerbitzuak eskatzen dituzten kolektibo guztiei erantzun ahal izateko.


Eginkizunak eta eskumenak


ANDEPek bere gain hartzen ditu gizarte-zerbitzu orokorren zorroaren prestazioen kudeaketa eta koordinazioa, menpetasunaren eta norberaren autonomiaren sustapen eta prebentzioaren esparruan, Nafarroan.


Eskumen horiek garatzeko, ondorengo funtzioak izango ditu Agentziak: menpetasuna baloratzeko et amenpeko pertsonei laguntzeko beharrezkoak diren zerbitzuak eta baliabideak kudeatzea; pertsonari bere ohiko ingurunean mantentzen laguntzea, norberaren autonomia, menpetasunaren prebentzioa eta menpetasun egoera dauden pertsonen arreta sustatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak eta baliabideak kudeatuz, propioak nahiz ekimen pribatuko erakundeekin; eta banakako arreta programak egiten direla bermatzea.


Beste eginkizunetako bat da, hiritarrei informazioa eskaintzea, erraztea, hurbiltzea eta eskuragarri egitea; arreta eta laguntza programetarako bideratzeko baliabideak lortzea menpetasunaren arloan; Nafarroako edozein erakunde publikok eskatutako norberaren autonomia eta menpetasunaren arreta sustatzeko indarreko arautegia burutzetik eratorritako jarduerak egitea; diseinuan, gauzatzean, ebaluazioan eta Gizarte Aferen Sailaren planen eta programen jarraipenean laguntzea; eta norberaren autonomia eta menpetasunaren prebentzioa sustatzeko programetarako bideratuko baliabideak sustatzea eta bideratzea.


Egitura eta menpeko zentroak


Nafarroako Menpetasunerako Agentziaren zuzendaritza-organoak honakoak dira: gobernu batzordea, zuzendaritza gerentzia, eta hiru zuzendariordetza: Norberaren Autonomia eta Menpetasunaren Prebentzioa Sustatzeko zuzendariordetza; Menpetasunerako Prestazioen Zuzendariordetza; eta Kudeaketa eta Giza Baliabideen Zuzendariordetza.


Gobernu batzordea Gizarte Aferetako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari orokorrak zuzenduko du, eta batzordekide gisa Nafarroako Menpetasunerako zuzendariak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, eta Nafarroako Enplegurako Zerbitzua, nahiz Osasun, Aurrekontuen eta Ondare zuzendari orokorrak izango dira. Gainera, gobernu batzordeko kideak ere izango dira Nafarroako Gizarte Ongizate Batzordeko kideak. Azken hauek, organo honetan, Foru Erkidegoaren ordezkaritzan ez dauden kideek hautatuko dituzte, euren artean.


Bere eginkizunen artean, Gobernu Batzordeak ANDEP-eko ondarea kudeatzen du, zentro eta berezko baliabideetarako sarbidearen baremoa onartzen du, eta prezio publikoen erregimena onartzen du, zentroak eta baliabide propioak nahiz erakunde laguntzaileak erabiltzeko.


Zuzendari gerenteak ondorengo funtzioak izango ditu: Agentziaren funtzionamenduaren erantzukizunik handiena bere gain hartzea; Agentziaren jarduera eta organo guztiak zuzentzea, kudeatzea eta antolatzea; kontratuak egitea; ondare-erantzukizuneko prozedurak konpontzea; ordainketak eta gastuak baimentzea; eta ezintasun eta menpetasun ziurtagiriak egiaztatzea.


Nafarroak Menpetasunerako Agentziaren hiru zuzendariordetzak zuzendaritza gerentziaren menpe daude. Norberaren Autonomia eta Menpetasunaren Prebentzioa Sustatzea Zuzendariordetzak barne hartzen ditu Programen atala eta Balorazio atala, eta Laguntza Goiztiarreko Zentroa ere horretara atxikita dago, egituraren ondorioetarako, Atal baten parekoa dena.


Bestalde, Menpetasunerako Prestazioen Zuzendariordetza bi ataletan banatuta dago: Prestazio Ekonomikoak eta Zerbitzuak, jadanik dauden bi modalitateekin bat datozenak. Gainera, egoitza-zentroak Zuzendariordetza honetara atxikita daude. Azkenik, Kudeaketa eta Giza Baliabideen Zuzendariordetza hiru ataletan banatuta dago, hiru jarduera-esparru bereziekin bat datozenak: Kontratuen Atala, Inbertsio eta Obren Atala, Langileen Atala.


Agentziaren egituran Informazioaren Atala ere badago, zuzendaritza gerentziaren menpe dagoena. Erakunde autonomo guztiei zerbitzuak ematea da bere eginkizuna.


Azkenik, adierazi behar da Nafarroak Menpetasunaren Agentziaren menpe dauden zentroak honakoak direlako: Iruñeko El Vergel egoitza; Lizarrako Santo Domingo egoitza; Iruñeko San Jose Zentroa, eta Arreta Goiztiarreko Zentro. Halaber, ANDEP-en menpe, Nafarroako Gobernuko haurtzaindegiak ere daude. Hala ere, horren antolaketaz eta koordinazioaz, Gizarte Aferen Departamentuaren Familia, Haurtzaroa eta Kontsumoa Zuzendaritza Orokorra arduratuko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa