(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Ontzat eman dira krisian dauden enpresetako salbamendu eta berregituratze arauak erkidegoko arauetara egokitzeko arauak

astelehena, 2007.eko irailak 10

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat ontzat eman du. Beraren bidez, krisi egoeran dauden enpresen salbamendu eta berregituratzeko laguntzak arlo honi buruzko indarrekoetara egokitzen dituen ekainaren 22ko 3/2000 Foru Legeko arauak eman dira.



Foru Lege honen arabera, enpresa bat krisi egoeran dagoela ulertuko da, erantzukizun mugatuko elkarte bat izanik, izenpetutako kapitalaren erdia baino gehiago desagertu eta azken hamabi hilabetetan laurdena baino gehiago galdu denean. Horretaz gain, gutxienez, bazkidetako batek enpresaren zergarekiko erantzukizun mugagabea duen elkartea bada, funts propioen erdia baino gehiago desagertu bada, liburuetan adierazten den bezala, eta azken hamabi hilabetetan laurdena baino gehiago galdu bada ere.


Sortu berriko eta talde bateko enpesei dagokienez, ezin diete sortu berriko enpresen salbamendu eta berregituratzeko arauei eutsi, nahiz eta bere egoera finantzazioa prekarioa izan, batez ere, sortu berriko enpresa aurreko batetik do aktiboen xurgatzetik sortu bada.


Besteak beste, Batzordeari banaka jakinarazi beharko zaizkio, PYME-tzat jotzeko beharrezko baldintzak betetzen ez dituzten enpresei ematen dizkieten laguntzak; krisian dagoen enpresatzat jotzeko baldintzak betetzen ez dituztenei emandako laguntzak; aspalditik gehiegizko egitura gaitasuna duen merkatu batean eragiten duten enpresei emandako laguntza, onuradunaren dimentsioa bat edo bestea izanda; eta sei hilabetetik gorako aldi batez emandako salbamenduko laguntza oro edo sei hilabeteak igaro ondoren itzuli ez dena, enpresari egindako lehenengo ordainketatik aurrera.


Salbamendu laguntzak


 

Salbamendu laguntzak honako hauek izango dira: abalak eskaintzea hirugarrenengandik jaso beharreko bermeetan, edo maileguak ematea, enpresari funtzionatu ahal izateko likidotasuna eman ahal izateko kopuruarekin bat eginez, berregituratzen edo likidazio plan bat burutzeko beharrezko denboran bakarrik.


Abalak eskaintzeko baldintzak, Nafarroako Gobernuak izaera orokorrarekin ezarritakoak izango dira, eta maileguak Batzordeak ezarritako erreferentzia tipoen antzeko tipo batean emango dira.


Mailegu oro itzuli beharko da eta berme guztiak gehienez sei hilabeteko epe batean iraungi beharko dira, enpresari lehenengo ordainketa egiten zaionetik.


Salbamenduko laguntza arrazoi sozial serioen arabera justifikatu beharko da eta ez du E.B.-eko kide diren beste estatuetan alboko efektu negatiborik eragin behar.


Beharrezko kopurua enpresaren likidotasun premietan oinarritu beharko da, galeretatik sortutakoak eta ez dira enpresaren laguntza eman aurreko urteko kutxa fluxu negatibo eragilearen %50 baino handiagoa izango.


Enpresa bakar bati emandako konbinatutako laguntzaren gehienezko zenbatekoa, bai salbamendu kontzeptuan eta bai berregituratze kontzeptuan, ez da 10 milioi eurotik gora egingo, beste iturrietatik edo beste araubideen arabera jasotako edozein laguntza barne. Laguntza horiek ezingo dute sei hilabete bainio gehiago iraun, eta horiek, oro har, behin bakarrik emango dira, "laguntza bakarraren" printzipioari jarraiki.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa