(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Pérez-Nievas kontseilariak 2007/08 ikasturtea inauguratu du Erronkariko Haur eta Lehen Hezkuntzako Julián Gayarre Eskolan

asteartea, 2007.eko irailak 11

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza kontseilariak, Carlos Pérez Nievas, gaur goizean , Haur eta Lehen Hezkuntzarako 2007/08 ikasturtea ofizialki inauguratu du, Erronkariko "Julián Gayarre" Eskolan antolatutako ekitaldi batean.



Horretaz gain, honako hauek ere bildu dira ikasturtea ofizialki irekitzeko ekitaldian: kontseilariaren Bulego burua, José Luis González; Ikuskaritza eta Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Francisco Esparza; zonaldeko ikuskaria, Andoni Albéniz; Erronkariko alkatea, Agapito Boj; eskolako zuzendaria, Kristina Fernández-Pérez; eta IGE-aren presidentea, Lidia Larumbe.


Erronkarik zuzendaritza bakarpeko bi eskola ditu, Haur eta Lehen Hezkuntzako "Julián Gayarre" Eskola eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako "Roncal" Institutua. Guztira, 29 irakaslek, bertan, euren irakaskuntza lana burutzen dute gaztelerako A eta G ereduetan, eta euskarako D ereduan.


"Julián Gayarre" eskolan 12 maisu daude, eta horietatik 11k klaseak ematen dituzte D ereduan eta bakar batek A-G ereduan. Haur eta Lehen Hezkuntzako A eta G ereduetako 11 ikasleek gela unitario batean egiten dute. D ereduan, 3 urteko 8 ikasle daude, 4-5 urteko 14, Lehen Hezkuntzako 1. mailako 6, 2. mailako 2, 3. mailako 10, 4. mailako 6 eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 16.


"Julián Gayarre" H.L.H.E.P.-ko ikasleak bertakoak eta beste herrikoak dira, besteak beste, Izaba, Burgi, Garde, Urzainki, Uztarroz eta Bidankoze.


Erronkariko DBHI-ko ikasleen artean, bailakoak bertakoak direnez gain, Salvatierra de Escako beste 13 ikasle daude. Jacetaniako Aragoiko herri horretako ikasleak G ereduan matrikulatuta daude. DBHI-an 24 ikasle daude A/G ereduan eta beste 24 D ereduan.


Bestalde, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleak 17 dira (2 maisu DBH-ko 1. ziklorako eta Bigarren Hezkuntzako 15 irakasle). Horietatik 15 D eredukoak dira eta 2 A-G eredukoak.


Eskola horiek jantokiko zerbitzua dute. Horrek astelehenetik ostiralera funtzionatuko du txikientzat, eta astelehenetan, asteartetan, ostegunetan eta ostiraletan, handienentzat.


Horretaz gain garraio zerbitzu bat ere badago, bi autobusez osatuta, bat iparraldeko ikasleak jasotzeko (Burgi, Bidankoze, Garde) eta beste bat Uztarrozetik, Izabatik eta Urzainkitik etortzen direnak hartzeko. Salvatierra de Eskatik datozen ikasleak autoz eramaten dira.


Ikasle gehienak bitarteko funtzionarioak dira eta ez dira bailarakoak, nahiz eta asko bertan bizi astean zehar. Kristina Férnadez Pérez andreak bi eskolak zuzentzen ditu. Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikasketa Burua Igor Tirapu Zoco da eta Bigarren Hezkuntzakoa, berriz, Oskia Zaro.


Eskolako ezaugarriak eta egindako erreformak


"Julián Gayarre" H.L.H.E.P-ak 1.803 m2-ko azalera du eta bertan 16 ohiko gela, teknologiako eta banaketa gela 1, informatikako eta banaketa gela 1, musikako eta banaketa gela 1, gimnasio bat, jolas toki bat, jantoki bat sukaldeko instalazioekin, 2 banaketa gela, zuzendaritzako bulegoak, errepografia zonaldea, komunak eta distribuzioak kokatzen dira.


Nafarroako Gobernuak 2003ko abenduan erreforma lan bat egin zuen eta horretarako 83.242,04 euro inbertitu ziren, behe solairua handitzeko 3 gela eta komun berriekin, eta galdaren gela bat eraikitzeko erdi sotoan.


2006. urtean, eskolak 161.586 euroko diru-laguntza bat jaso zuen estalkia ordezkatzeko, eta 2007. urtean 32.196 euroko diru-laguntza jaso du irisgarritasuna hobetzeko eta trabak kentzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa