(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Herri Lanek Leitzaraneko Autobia kontserbatzeko lanak burutu ditu Azpirotz Gainean

asteartea, 2007.eko irailak 11

Gipuzkoarako norabideko erreia lau astebetez moztuko da 129 puntu kilometrikoan, bihartik aurrera, asteazkena, irailak 12



Nafarroako Gobernuaren Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, kontserbazio lanak burutuko ditu Leitzaraneko Autobiako (A-15) 129,000 puntu kilometrikoan, Azpirotz Gainean.


Lanen eraginez, Gipuzkoarako norabideko erreia horiek irauten duten bitartean moztuko da, lau astebetez, bihartik aurrera, asteazkena, irailak 12. Errepidea asteleheneko 8:00etatik ostiraleko 15:00etara arte itxita egongo da.


Lan horien helburua autobia babesten duen sarea sendotzea da, ezpondaren zonalde garaienetatik askatutako harriak galtzadan ez erortzeko.


Autobiaren zati honen berezko ezaugarria margenen altuera handia da. Horiek, egun, hiru mailako babesa dute: itxiera sare bat 2 metroko altueraraino ezpondatik 3 metroko tartearekin; ezponda 4 metrotik 14 metrora estaltzen duen beste babes sare bat, askatu daitezkeen harriak eusteko helburu espezifikoarekin, eta, azkenik, harkaitzak eusteko tenkatutako sare dinamikoak 25 metroko altuera batean. Sare horiek guztiek askatu daitezkeen harriak eusten dituzte eta horien irristatzea ezpondaren oinerantz zuzentzen dute.


Hala ere, azken hilabeteotan, harkaitzaren ezegonkortasunak edo degradazioak atzeman dira zonalde garaienenetan, eta horrenbestez, osagarrizko esku-hartzeak burutu behar dira bertan, harriak puntu hauetatik ez erortzeko. Soluzioa aterki motako sareak aurrealdean jartzean datza, 5 metroko luzeraraino, gune egokietan, eta ondoren tortsio hirukoitzeko sarea ipintzean, ezpondaren zehar, pantaila dinamikoekin osatuz, morrenak eta hartxingadiak dauden zonaldetan, bertan, harriak askatzeko probabilitate handiagoa dagoelako.


Esku-hartze horiek burutzeko, lan materialaren horniketarako tamaina handiko garabi bat behar da. Hura Gipuzkoako norabideko erreian instalatuko da, beraz horren eraginez, erreia aldian-aldian moztuko da, lanek irauten duten bitartean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa