(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaueko ingurunea babesteko argiteria antolatzeari buruzko Arautegia onartu dute astelehena, 2007.eko irailak 17

Nafarroako Gobernuak gaueko ingurunean babesteko argiteria antolatzeari buruzko Arautegia onartu du Foru Dekretu bidez. Xedea da egokia ez den gaueko argiteriaren arazoei, eta eraginkortasun energetikoaren esparruan, horrek ekar dezakeen argi-kutsadura motei erantzuna ematea, gaueko argiteriak garrantzi handia duelako gizakiaren jardueran.


Aipatu Arautegia, azaroaren 9ko 10/2005 Foru Legea garatzen duenak, Nafarroako proiektuetan, diseinu txosten teknikoetan eta kanpoko argien obra publiko nahiz pribatuetan, instalazio berrietan, nahiz daudenak berritzeko edo handitzeko proiektuetan ezarriko da.


 Arautegi hau onartzean, Nafarroako Gobernuak uste du gaueko argiteria egokiak izaki bizidunei laguntzen diela, eta zeruari begiratzeko baldintzak hobetzen dituela. Gainera, energia, garapen iraunkorra lortzeko faktore garrantzitsua dela hartu da kontuan. Izan ere, energia eskaeraren funtsezko zati bat gero eta energia elektriko gehiago ekoiztu behar delako egiten da, eta argiteria publikoak eskaera horren zati handi bat da. Horregatik guztiagatik, Gobernuaren ustez, instalazioak era egokian dimentsionatu behar dira, eraginkortasun energetikoa eta kontsumoan aurrezkia sustatzeko helburuarekin.


Gobernuak energiaren kontsumo arduratsuaren alde ere egiten du; izan ere, gaur egungo gastu energetikoaren eredua, baliabide natural ez berriztagarriak (ikatza, petrolioa edo uranioa) energia bihurtzean oinarritzen baita, funtsean. Horregatik, materia hau alferrik erabiltzen bada, azkarrago agortuko da, eta etorkizuneko belaunaldiek ezin izango dute gozatu iturri energetiko hauetaz. Horri guztiari gehitu behar zaio energia bihurtzeko prozesu askok ondorio negatiboak dakartzatela, eta horien ondorioz, ingurumena kutsatzen dela; baita ere, oreka klimatikoaren aldaketa, CO2 isurpenak eragindako berotegi efektuarengatik.


Nafarroako Aurrezki Energetikoaren Planak, hain zuzen, baliabideen erabilera eraginkorra, eta horren ondorioz, eraginkortasun energetikoaren erabilera, oinarrizko printzipiotzat hartzen du garapen iraunkorra lortu ahal izateko.


Laburbilduz, Gobernuak onartutako Foru Dekretuaren xedea da funtzionamendu erregimen bat ezartzea, argiteria instalazioen itzaltzea eta piztea erregulatzeko. Hala, beharrezkoa ez denean argiak piztuta egotea saihestuko da. Bestalde, hornitutako tentsioa egonkortzen duen sistema bat ere ezarriko da, beharrezkoak ez diren kontsumoak saihesteko.


Udalak zonaka antolatzea


Arautegi honen arabera, Udalek bere lurraldea zonaka antolatuko dute, argi kutsadura saihesteko, dagozkion babes mailekin. Zehazki, udalen banaketa egitean ondorengo zonak sortuko dira, eta kasu bakoitzean hego hemisferioko fluxua (FHS gazteleraz) adieraziko da:


- E-1 zona: babestutako espazio naturalen edo babes berezia behar duten udalen sarean barne hartutako eremuak. Hasiera batean, interes komunitarioko lekutzat (IKL) hartuko dira. Zona honetan, FHS %1 baino txikiagoa izango da argi-puntu guztietan, eta kanpoko argietan egiten den edozein erabileran.


- E-2 zona (distira murriztua): landa-bideak eta herriz kanpoko bide guztiak barne hartuko dira eremu honetan, bidegurutzeak, gurutzaguneak eta errotondak izan ezik. Kasu honetan, FHS %5 baino txikiagoa izango da argi-puntu guztietan, eta kanpoko argietan egiten den edozein erabileran, kanpoko argi apaingarrietan salbu, Arautegian arau berezia baitu.


- E-3 zona (distira ertaina): bide eta errepideen arteko bidegurutzeak eta errepideen arteko bidegurutzeak barne hartzen dira, eta baita gurutzaguneak eta errotondak ere. FHS %15 baino txikiagoa izango da argi-puntu guztietan, eta kanpoko argietan egiten den edozein erabileran, kirol, aisialdi eta ekipamendu eremuetan, eta industrialde eta segurtasun eremuetan izan ezik. Kasu hauetan, gehienezko FHS %20 arte hel daiteke.


- E-4 zona: atal honetan, gauean jarduera handia duten bizitegitarako areak eta merkataritzako erabilera duten bestelako eremuak barne hartzen dira. Halaber, ibilgailu asko igarotzen diren errepideak eta hiri-arteriak barne hartzen dira. FHS %20 baino txikiagoa izan da argi-puntu guztietan.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa