(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ETEak enpresa-lankidetzaren bitartez sendotzeko programa bat antolatu du ostirala, 2007.eko irailak 28

Hamaika ETEek parte hartu zuten atzo enpresa-lankidetzarako akordioetan sinatzen diren kontratu-harreman espezifikoei buruzko mintegian. Mintegia Nafarroako Gobernuak antolatu zuen, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroan (NEBZ, gaztelaniaz CEIN). Mintegi hori enpresa-lankidetzari buruzko programaren parte zen. Programaren helburuak dira Nafarroako ETEei egonkortzea eta merkatuan duten lekua sendotzea erraztea, lankidetzaren bitartez.


Atzoko mintegian parte hartu zutenen irudia. ( irudia handitu )

Enpresen artean lankidetza-akordioak adosteko, ezinbestekoa da lotura horretatik eratorritako eskubideak eta betekizunak argi eta garbi zehaztea, eta sustatzaileen babes juridikoa bermatzea. Alde horretatik, mintegiaren helburuak hauek izan dira: enpresen arteko lankidetza-harremana xedatzen duen akordioa edo kontratua behar bezalakoa izateak duen garrantzia nabarmentzea, lankidetza-motaren (ekoizpena, finantza, merkataritza) araberako gai kritikoak identifikatzea eta lotura berria islatzeko eta erregulatzeko dauden legezko tresnak ezagutzera ematea.


Formazio horrez gain, programan parte hartzen duten enpresek banan-banako aholkularitza jasotzen dute, saioko edukietan sakontzeko: enpresa bakoitzaren kasua isilean lantzen da, era horretako akordioak formalizatzeko dituzten arazoak identifikatu eta profesionalen baten gomendioak jaso ditzaten.


Jarduera hori Nafarroako ETEei zuzendutako enpresa-lankidetzarako programaren barruan gauzatzen da. Programaren lema da "Taldean haztea", eta xedea beste enpresa batzuekin aliantzak osatzeko dituzten aukerak identifikatzen laguntzea eta era horretako prozesuak aurrera eramaten dituztenean babesa eskaintzea.


Gaur egun 25 ETEek parte hartzen dute programan. Partaideek aholkularitza- eta segimendu-zerbitzu integrala dute eskura, lankidetza-akordioak eduki ditzaketen atalak identifikatzeko, beste enpresa batzuekiko harremana errazteko, aliantza osatzeko modu egokienari buruzko gomendioak jasotzeko, akordioa formalizatzen laguntzeko e.a. Enpresa guztiei eskaini zaie laguntza, lankidetza-premiak zehazte aldera. Gainera, hamar enpresa bazkide-bilaketan babesa jasotzen ari dira, bost negoziazio-prozesuetan eta hiru lankidetza-akordio zehatzen izenpetzean.


Programari esker beste konpainiekin lankidetza adosteko formazio praktikoa ere jasotzen dute. Formazio hori hiru mintegitan dago mamitua; mintegi horietan lankidetza-prozesuaren hiru fase nagusiak lantzen dira: negoziazioa (ekainean egin zen), lege-esparrua (atzoko saioan landutakoa) eta lankidetzaren kudeaketa (azaroan egingo da).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa