(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro eta Corpas kontseilariek Gastronomiaren Nazioarteko II. Kongresua inauguratu dute Baluarten astelehena, 2007.eko urriak 1

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapenerako eta Ingurumeneko kontseilariak eta Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak, Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkatearekin batera, Gastronomiaren Nazioarteko II. Kongresua inauguratu dute gaur eguerdian Baluarten. Urriaren 3a arte, gastronomia eta osasuna elkarri lotuta egongo dira.


Sanzberro kontseilariak kongresu honen izaera berritzailea nabarmendu du, baita jatorri-izendapen desberdinetan eta "Reyno Gourmet" markan bildutako produktuen aniztasuna ere. Bestalde, Juan Ramón Corpasek Nafarroako produktu desberdinak aipatu ditu, eta parte-hartzaileei horiek dastatzeko eta Foru Komunitatea ezagutzeko gonbita egin die.


Kongresuaren antolaketan Nafarroako Ostalaritza Enpresen Elkarteko teknikariek, Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitateko Institutuak parte hartu dute. Horrez gain, ezin dira ahaztu programako zuzendaria, Koldo Rodero sukaldaria, eta medikuen ekipo zientifikoa, besteak beste, hurrengo hauek osatua: Koldo Martínez Medikuntzako doktorea eta Bioetikan maisua, eta José Ramón Azanza Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza fakultateko Farmakologia irakaslea.


Kongresu honetan, bi hitzaldi egongo dira goizean eta beste bi arratsaldean. Hitzaldi bakoitzean sukaldari batek, zientzialari batek eta moderatzaile batek parte hartuko dute. Horrela, azalpenak bukatzean, gogoeta egiteko eta ondorioak ateratzeko gonbita egingo da. Iraupena, gehienez, ordu eta erdikoa izango da.


Parte hartuko duten sukaldarien artean, Gastronomiako Sari Nazionala eta Guía Michelínen sari nagusia (hiru izarrak) eskuratu dituzten batzuk nabarmendu daitezke. Besteak beste, hauek egongo dira: Juan Mari Arzak; Paco Roncero, Madrilgo Terraza del Casinokoa; Dani García, Marbellako Calima jatetxekoa; Jordí Butron, Bartzelonako Espaisucre jatetxekoa; Pepe Rodríguez, Illescaseko El Bohío jatetxekoa; Raúl Alexandre, Valentziako CA´Sento jatetxekoa; Alexandre Bourdas, Frantziako Sa.Qua.Na-koa; Jaques Decoret, Frantziakoa; Massimo Obtura Modenako (Italia) Osteria la Franciscanakoa, eta Toshiro Konishi, Perukoa. Era berean, Iruña Hiria Saria Pierre Troisgros Nouvelle Couisineren fundatzaileari emango diote.


Kongresuan jorratuko diren gai mediko-zientifikoen artean, hauek aipa daitezke: botikak eta jakiak, koipeak nutrizioan, jakiak eta arrisku biologikoak, gastronomiaren bilakaera historikoa, azukrea nutrizioan, jakien arrisku kimikoak, psikogastronomia, edari alkoholdunak, elikadura eta pediatria, eta elikadura eta psikiatria.


Gastronomiaren II. Kongresuan, Iruña Hiria Saria Pierre Troisgros Nouvelle Couisineren bost fundatzaileetako bati emango diote. Pierre Troisgrosen belaunaldiak elikadura osasuntsuaren aldeko ardura agertu zuen, eta elikadura osasuntsua dastamen-plazerrarekin batera egin zitekeela erakutsi zuen.


Kongresuarekin batera, Ostalaritza eta Kooperatiba Elkartea Nafarroako Ostalaritzaren XIX. Areto Profesionala antolatzeko azken kudeaketak egiten ari da. Hain zuzen ere, Baluarten egingo da urriaren 2, 3 eta 4an.


Nafarroako Ostalaritza Aretoaren 19. edizioa da aurtengoa. Ostalarien topalekua eta hornitzaileak eta profesionalak hurbiltzeko gunea izaten da.

Dokumentazioa:
II Congreso de Gastronomía

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa