(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Hurbildu IKTetara" programako Gela Mugikorrak Nafarroako 40 herri txiki baino gehiago zeharkatuko ditu urrian eta azaroan astelehena, 2007.eko urriak 1

Lau ordenagailu eta interneterako konexioa ditu, teknologia berriak eskuratzeko zailtasun gehien dituztenei hurbiltzeko


Gela Mugikorra gaur Iruñan aurkeztu da. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Informazioaren Gizartea Sustatzeko II. Planaren barruan sustatu duen "Hurbildu IKTetara" programak ekimen berria jarri du abian. Gela Mugikor batek urrian eta azaroan 40 herri txiki baino gehiago zeharkatuko ditu Foru Komunitate osoan.


Gelak lau ordenagailu eta interneterako konexioa satelite bidez ditu. Interesdunek horiek doan erabil ditzakete, 10etatik 14etara eta 15.30etik 17.30era, 2 orduko prestakuntza-saioekin, gaian adituak diren langileek lagunduta. Helburu nagusia, "Hurbildu IKTetara" programaren helburuarekin bat datorrena, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak pertsona guztiei hurbiltzea da, bai horiek ezagutzen ez dituztenei, bai horiek erabiltzeko zailtasunik handienak dituztenei.


José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak gaur aurkeztu du ekimena Iruñean, eta Gela Mugikorra erakutsi du, Begoña Urien Angulo Enpresako zuzendari nagusiarekin batera. Gelak egingo duen ibilbidearen kostua 50.000 €-koa da. Nafarroako Gobernuak kopuru osoaren %60 emango du, eta Espainiako gobernuak, %40.


Gela Mugikorraren ibilbidea bihar asteartea hasiko da, urriak 2, Izaban. Urriaren 19a arte, iparraldeko hamabi herri zeharkatuko ditu: Otsagabia (urriak 3), Jaurrieta (urriak 4), Orotz-Betelu (urriak 5), Aurizberri (urriak 8), Erro (urriak 9), Esa (urriak 10), Artieda (urriak 11), Zare (urriak 15), Arribe (urriak 16), Areso (urriak 17), Goizueta (urriak 18) eta Narbarte (urriak 19).


Urriaren 22an Gela Lizarra ingurura joango da. Egun horretan Larrionen egongo da, eta azaroaren 5a arte, Artatza (urriak 23), Bakedano (urriak 24), Zudairi (urriak 25), Elizagorria (urriak 26), Murieta (urriak 29), Zuñiga (urriak 30), Iguzkitza (urriak 31), Torres del Río (azaroak 2) eta Aras (urriak 5) zeharkatuko ditu.


Azaroaren 6an Nafarroako Erdialdera joango da. Ibilaldia Artazun hasiko du (azaroak 6), eta gero beste bederatzi herritara joango da: Girgillao (azaroak 7), Legarda (azaroak 8), Uterga (azaroak 9), Adios (azaroak 12), Ukar (azaroak 13), Biurrun (azaroak 14), Tirapu (azaroak 15), Beire (azaroak 16) eta Murillo el Fruto (azaroak 19).


Azaroaren 20tik aurrera, Gelak Iruñeko Ibarreko lau herri txiki zeharkatuko ditu: Amunarritz (azaroak 20), Bidaurreta (azaroak 21), Beasoain (azaroak 22) eta Ollakarizketa (azaroak 23).


Amaitzeko, Gela Mugikorra Erriberako lau herrira iritsiko da: Tulebras (azaroak 26), Barillas (azaroak 27), Traibuenas (azaroak 28) eta Figarol (azaroak 29).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa